Jessica Anderson

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jessica Anderson
Remove ads

Margaret Queale Jessica Anderson (Gayndah, Queensland, Australia, 1916ko irailaren 25a - Sydney, 2010eko uztailaren 9a) australiar nobelagile eta idazlea izan zen. Sari ugari irabazi zituen eta bere lanak munduko hainbat lekutan argitaratu ziren.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Anderson ama ingelesaren eta aita irlandarraren alaba, Brisbane-n hazi zen. Hamasei urte zituenean eskolatik irten zen eta Brisbaneko Arte Eskola Teknikora joan zen urtebetez, baina hemezortzi urte zituenean Sydneyra joan zen bizitzera, eta bizitza bohemioa egitea erabaki zuen. Bere bizitza gehiena Sydneyn igaro zuen, nahiz eta Londresen ere bi urte eta erdiz bizi izan zen. Ellison-ek egindako elkarrizketa batean, Andersonek esan zuen beti idazle edo artista izan nahi izan zuela eta, txikitatik, poesia eta ipuinak idazten zituela beti. Gainera, esan zuen arkitektura ikastea pentsatu zuela, baina garaiko Brisbaneko emakume batentzat ezinezkoa zela iruditzen zitzaiola.

Bere familia politikoki aktiboa zen eta eragina izan zuen Andersonengan. Australiako Langileen Alderdian sartu zen 1976. urtean.

Anderson bi aldiz dibortziatu zen; bere lehen senarra Ross McGill artista izan zen. Alaba bat izan zuten, Laura Jones telebista eta gidoilaria.

Remove ads

Idazle ibilbidea

Berrogei urte inguru zituenean hasi zen eleberriak idazten, baina aurretik hainbat ipuin eta antzezlan idatziak zituen. Hasierako lan gehienak izengoitiekin argitaratu ziren. Ellison eta Baker-ekin egindako elkarrizketetan, esan zuen ezezko gehiago jaso zituela bere lanak hobetu ahala, beraz, "formula" alde batera utzi zuela. Bere lehen lana 1960ko hamarkadaren hasieran argitaratu zen. Harrezkero, hainbat eleberri argitaratu zituen eta bere kontakizun laburrak The Bulletin, Meanjin eta Heat aldizkarietan agertu dira.

Remove ads

Sariak eta aitorpenak

  • 1978: Miles Franklin saria Tirra Lirra by the River lanagatik
  • 1978: Australiar Natiboen Elkartearen Literatur Saria Tirra Lirra by the River lanagatik
  • 1980: Miles Franklin saria The Impersonators lanagatik
  • 1981:New South Wales Premier 's Literary Awards, Christina Stead fikzioaren Saria, The Impersonators lanagatik
  • 1987: The Age Book of the Year by Stories from the Warm Zone eta Sydney Stories

Lanak

Eleberriak

  • An Ordinary Lunacy (1963)
  • The Last Man's Head (1970)
  • The Commandant (1975)
  • Tirra Lirra By the River (1978)
  • The Impersonators (1980)
  • Taking Shelter (1989)
  • One of the Wattle Birds (1994)

Istorio laburren antologiak

  • Stories from the Warm Zone and Sydney Stories (1987)

Erreferentziak

Bibliografia

Irakurketa osagarria

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads