Jeztaze
Zuberoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jeztaze (okzitaneraz Gestars) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. Bearnoko lurrez inguratutako barrendegia denez, Petillarekin batera, Euskal Herriko enklabe bakarra da.
Remove ads
Izena
Euskarazko ahoskera [jes̻tas̻e] da.
Jeztazek gaskoiz Gestars eta frantsesez Gestas ditu izenak. Toponimoak itxura hauek izan ditu, historian:
Remove ads
Geografia
Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaiak udalerria zeharkatzen du.[8] Haren ibaiadar Usquain eta Sabalot errekak ere handik igarotzen dira.
Sarbideak
Udalerria RD244, RD265 eta RD723 eskualdeko errepideek zeharkatzen dute.
Udalerri mugakideak
Bearnoko lurrez inguraturik dago Jeztaze. Udalerri hauek ditu mugakide:
Auzoak
Jeztaze udalerriak bi auzoek osatzen dute:
- Gañeko kartierra (Quartier du Haut)
- Peko kartierra (Quartier du bas)
Demografia
|
Alkateak
Kultura
Jeztazen, Gaskoiniako beste herrietan bezala, xaribari izeneko errituala ospatzen da, inauteriaren modukoa. Gaueko serenata horrek galarrotza edo tzintzarrotza du izena, eta herriaren haserrea adierazten du pertsona publiko baten kontra. 1793an, hogeita bost jeztaztarrek alkatea (Etxebarne jauna) hartu eta jakaren gainean banda ofiziala zuela, asto baten gainean paseatu zuten.[9]
Jeztaztar ospetsuak
- Jan Gaztelu-Etxegorri "Jan deu Sabalòt" (1896-1981), okzitanierazko idazlea.
Irudiak
- Uhaitzandi ibaia eta Jeztazeko zubia
- Uhaitzandi ibaia eta Jeztazeko zubia
- Jeztazeko XI. mendeko eliza.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads