Joan Santuen eliza (Bilbo)
eraikitako euskal ondare nabaria Bilbon From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Joan Santuen eliza Bilboko Zazpikaleetan dagoen eliza da, Erronda eta Gurutzeko kaleen bilgunean kokatuta hain zuzen ere, eta Agirre Lehendakariaren jaiotetxearen alboan.
Estilo barroko klasizista eraiki zuten XVII. mendean. XVIII. mendera arte Jesusen Lagundiaren San Andres Ikastetxearen eliza izan zen[1].
Remove ads
Historia
Jesusen Lagundiak, Domingo Gorgollaren dohaintza bati esker, eraiki zuten. Lanak 1622an hasi zituzten aita Ramírez diseinatzailea izanik. Hogei urte geroago, atzealdea, kruzeroa izan ezik, bukatu zuten. Hiru hamarkada eraiki gabe pasa ondoren, berriro 1672an Manuel Ceballos eta Mateo del Río kantabriarrek lanari lotu zioten. Hiru urte geroago Francisco Elorriagak teilatuak, bobedak eta kupula eraiki zituen.
1767an jesuita bota zituztenean, Bilboko Udalak orduko San Andres Ikastetxea jazo zuen. Klaustroa ospitale bihurtu eta eliza publiko bilakatu zen. 1769an egun Atxuri eta orduan Ibeni izeneko errebaletik Joan Santuen (San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria) parrokia ekarri zuen, horrela "Vera Cruz" izeneko kofradia historikoaren egoitza ere bilakatu zen[2].
1983ko uholdeak eta gero guztiz zaharberritu zuten.
Remove ads
Galeria
- Burualdea
- Oinplanoa
- Erretaula nagusia
- Kupula
- San Joan Bataiatzailea, Erretaula nagusia
- Jesukristoren bataiatzea
- Bataiarria
- Erdialdeko ganga
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads