John Rodrigues
artzapezpiku katoliko indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
John Rodrigues (Bombay, 1967ko abuztuaren 21a) indiar elizgizon katolikoa da. 2013tik 2023ra Bombayko apezpiku laguntzailea izan zen, 2023tik 2024ra Puneko apezpikua, 2024tik 2025era Bombayko artzapezpiku lagunkidea, eta 2025etik aurrera artxidiozesi bereko ordinarioa da.
Remove ads
Bizitza
John Rodrigues 1967ko abuztuaren 21ean jaio zen Mumbaiko Bandra auzoan, Stanley eta Corinne Rodriguesen semea.[1] Bere bi anaia zaharragoak (Savio eta Luke) ere apaiz bihurtu ziren, horietako bat jesuita.[2] Haien aita 1975ean hil zen eta amak bakarrik hazi zituen; ama honek Marriage Encounter mugimenduaren liderra zen eta alargunei laguntzeko ongintzazko erakunde bat sortu zuen.[3]
Fisikako zientzietako lizentziatura lortu zuen Mumbaiko Unibertsitatean eta filosofia eta teologiako lizentziatura Goregaon auzoko St. Pius X Collegen.[4] Bere apaizgaitegiko irakasleetako bat Oswald Gracias zen, geroago Bombayko artzapezpikua eta kardinala izango zena.[5]
1998ko apirilaren 18an apaiztu zen. Ondoren, urtebetez Mahimeko San Mikel elizako apaiz laguntzaile gisa aritu zen, eta gero urtebetez artzapezpikuaren laguntzaile gisa. Hurrengo bi urteak Erroman eman zituen ikasten, eta 2002an teologia sistematikoan lizentziatu zen Laterango Unibertsitatean. Mumbaira itzuli zenean, teologia sistematikoa irakatsi zuen St. Pius X Collegen 2002tik 2011ra, eskolako taldeko moderatzaile gisa ere aritu zen 2003tik 2013ra eta ikasketa dekano gisa 2011tik 2013ra. Bertako errektore izendatu zuten, baina aste gutxi batzuk besterik ez zituen kargu horretan eman, apezpiku izendatu baitzuten. Bere lan akademikoaz gain, artxidiozesiako apaiz-kontseiluko idazkari gisa aritu zen 2010etik 2013ra eta Fedearen Urtearen koordinatzaile gisa 2012tik 2013ra.[1]
2013ko maiatzaren 15ean, Frantzisko aita santuak Bombayko apezpiku laguntzaile izendatu zuen.[4] 2013ko ekainaren 29an jaso zuen apezpiku-ordinazioa Oswald Gracias kardinalaren eskutik.[6][7] Bandra eta Borivaliko dekanotzak zuzendu zituen eta Bandrako Mendiko Andre Mariaren basilikako parrokoa izan zen.[1]
2023ko martxoaren 25ean, Frantzisko aita santuak Puneko apezpiku izendatu zuen.[8] Maiatzaren 24an hartu zuen kargua.[9]
2024ko azaroaren 30ean, Bombayko artzapezpiku lagunkide izendatu zuten.[6] 2025eko urtarrilaren 25ean, aita santuak Gracias kardinalaren dimisioa onartu zuenean, Rodrigues Bombayko artzapezpiku bihurtu zen.[10]
Remove ads
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli kardinala (1917)
- Eugène Tisserant kardinala (1937)
- Paulo VI.a aita santua (1954)
- Agostino Casaroli kardinala (1967)
- Ivan Dias artzapezpikua (1982)
- Oswald Gracias kardinala (1997)
- John Rodrigues artzapezpikua[7]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads