Simon Almeida (Ghas, Maharashtra, 1960ko azaroaren 4a) indiar elizgizon katolikoa da, 2025etik aurrera Puneko apezpikua dena.[1][2]
Bizitza
Simon Almeida 1960ko azaroaren 4an jaio zen Ghasen (gaur egungo Vasaiko elizbarrutian), Maharashtra estatuan, Indian.[1] Lehen hezkuntza San Gontzalo Garziaren eskolan egin zuen eta bigarren hezkuntza Nirmalgo Gurutze Santuaren eskolan.[3] 1978an, Puneko Prakash Bhavan apaizgaitegi txikian sartu zen.[4]
Filosofia eta teologia ikasketak umbaiko Goregaongo St. Pius X Collegen burutu zituen.[1] Psikologiako lizentziatura eta soziologiako masterra lortu zituen Bombayko Unibertsitatean.[1][2] Gainera, 2000tik 2001era Manilako Ekialdeko Asiako Pastoralgintza Institutuan ikasi zuen, Pobreen Elizan Pastoralgintza Berriztatzeko Oinarrietako eta Zaindarien Lidergoko diploma lortuz, eta 2000tik 2002ra Filipinetako Quezon Cityko Ateneo de Manila unibertsitateko masterreko programa batean ikasi zuen.[2][3]
1990eko apirilaren 1ean, Valerian D'Souza apezpikuak Almeida apaiz ordenatu zuen Puneko elizbarrutirako. Apaiz gisa, honako kargu hauek bete zituen: Puneko San Patrizio katedraleko bikarioa (1900etik 1994ra); Kirkeeko San Ignazio elizako bikarioa (1994tik 1996ra); elizbarrutiko gazte-pastoralgintzako zuzendaria (1996tik 2000ra); Puneko Prakash Bhavan apaizgaitegi txikiko errektorea (2002tik 2003ra); Presbiteroen Kotseiluko kidea (2003az geroztik); Chinchwadeko San Frantzisko Xabierkoaren elizako parrokoa (2008tik 2013ra); Kontsultoreen Elkargoko kidea (2009az geroztik); Puneko elizbarrutiko ekonomoa (2010etik 2015era); Solapur Bazaarreko Santa Ana elizako parrokoa (2013tik 2019ra); Wakadeko San Joan Paulo II.aren elizako parrokoa (2019tik 2023ra); Indiako Mendebaldeko Eskualdeko Apezpikuen Kontseiluko idazkari gehigarria eta gero idazkariordea (2023tik 2025era); Puneko Ghorpuriko San Jose elizako parrokoa (2025ean).[1][2][4]
2025eko azaroaren 1ean, Leon XIV.a aita santuak Almeida Poonako apezpiku izendatu zuen John Rodriguesen ordez.[1][5][6]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.