Jon Pertwee

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jon Pertwee
Remove ads

John Devon Roland Pertwee (Chelsea (Londres), 1919ko uztailaren 7a - Sherman (Connecticut), AEB, 1996ko maiatzaren 20a) Ingalaterrako aktore bat izan zen, Doctor Who telesailean hirugarren doktorea izateagatik ezaguna zena. Worzel Gummidge ere izan zen eta telebistako Whodunnit? lehiaketa aurkeztu zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Roland Pertwee gidoigile eta aktorearen semea zen eta Bill Pertwee aktorearen lehengusua. Haurra zela gurasoak banandu egin ziren eta bakoitzak bikote berria bilatu zuen.

Aktore ikasketak Royal Academy of Dramatic Art (RADA) erakundean egin zituen eta 1939an graduatu zen[1]. Ikasketak egin bitartean zirku batean aritu zen lanean. Moto bat gidatzen zuen eta hortzik gabeko lehoia zeraman sidecarrean. 18 urte zituela BBCk aktore lanetarako kontratatu zuen[2].

Bigarren Mundu Gerran sei urte pasa zituen Royal Navy itsas armadan[3]. Itsasoko Inteligentzia atalean egon zen eta ha Ian Fleming idazlearekin egin zuen lan eta mezuak Winston Churchill lehen ministroari eta Clement Attlee Lorden Ganberako kideari ematen zizkien[4]. 1942an HMS Valkyrie itsasontzian Man uhartean egon zen eta hainbat sketch eta showetan hartu zuen parte. Gerra amaitzean antzerkian aritu zen eta ondoren irratsaio komikoak egin zituen. 1959 eta 1977 artean The Navy Lark BBCko irratsaioan aritu zen Pertwee azpiofizialaren papera betez eta ezaguna egin zen[3].

1970ean Patrick Troughtonen lekukoa hartu eta Doctor Who telesaileko hirugarren Doktorea bihurtu zen[5]. 1974 artean egon zen, aurreko doktoreak baino luzeago. "Planet of the Spiders" (1974) atala izan zuen azkena, eta Tom Bakerrek hartu zuen haren lekua.

1974 eta 1978 artean Whodunnit! telebistako lehiaketako aurkezlea izan zen eta ondoren Worzel Gummidge haurren telesaileko pertsonaia protagonista bihurtu zen. Arrakasta handia izan zuen eta bi denboraldi gehigarri egin zituen Zeelanda Berrian, Worzel Gummidge Down Under izenarekin[3].

Remove ads

Bizitza pertsonala

Bi aldiz ezkondu zen, Jean Marsh aktorearekin (1955–1960) lehenengo eta con Ingeborg Rhoesarekin ondoren (1960- ). Bigarren honekin bi seme izan zituen, Sean eta Dariel. Sean Pertwee ere aktorea da.

77 urte bete eta bi hiletara bihotzekoak emanda hil zen Connecticuten, Estatu Batuetan. Erraustu egin zuten eta Londresko Putney Vale hilerrian hobiratu zuten. Hilkutxaren gainean jostailuzko Worzel Gummidge bat jarri zuten, berak hala eskatuta.

Bi autobiografia idatzi zituen; Moon Boots and Dinner Suits (1984) Doctor Who aurreko oroitzapenak biltzen dituena eta Doctor Who: I Am the Doctor – Jon Pertwee’s Final Memoir (1996), Doctor Who eta ondorengo esperientziak biltzen dituena. 2000. urtean Jon Pertwee: The Biography argitaratu zuen Bernard Balek.

Remove ads

Diskografia

  • Jon Pertwee Sings Songs For Vulgar Boatmen (1962)[6]
  • Children's Favourites (1966, Music for Pleasure, MDP 1175)
  • Wonderful Children's Songs (1972) - June Whitfieldekin batera
  • The Noodle Doodle Man (1976)[7]

Filmografia

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads