Tom Baker

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tom Baker
Remove ads

Thomas Stewart Baker (Liverpool, 1934ko urtarrilaren 20a) Ingalaterrako aktore bat da, Doctor Who telesailean laugarren doktorea izateagatik ezaguna zena, 1974 eta 1981 artean interpretatu zuena[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Thumb
Tom Baker dalek baten ondoan.

Ondoren Little Britain komediako narratzailea ere izan zen. Tom Bakerren ahotsa Erresuma Batuko laugarren ezagugarriena aurkeratu zuten[2], izan ere telesail askotako narratzailea eta bikoizlea izan baita.

Remove ads

Biografia

Liverpooleko Vauxhall barrutian jaio zen. Ama garbitzailea zuen eta aita arrantzalea, denboraldi luzeak itsasoan egiten zituena. 15 urte zituela apaizgai sartu zen Jersey uhartean, baina sei urte beranduago fedea galdu zuela eta utzi egin zuen[3].

Aktore hastapenak

1956an erabaki zuen aktore izan nahi zuela eta 1960. hamarkadaren amaieran profesional bihurtu zen[4]. Antzerkian hasi zen lanean eta 1968an telebistako hainbat saiotan hartu zuen parte. Lehenengo paper garrantzitsua 1971ko Nicholas and Alexandra filmean izan zuen, Rasputin izan zen eta Urrezko Globo Sarietarako izendapena jaso zuen.

Doctor Who

1974an Jon Pertweeren lekukoa hartu eta Laugarren Doktorea bihurtu zen. The Golden Voyage of Sinbad filmean egindako lana ikusita Barry Letts BBC-ko ekoizleak ez zuen zalantzarik izan Baker aukeratzeko orduan[5]. Tom Bakerren estilo eszentrikoak (bufanda luzea zeraman), pertsonalitateak eta ahotsak arrakasta handiko Doktorea bihurtu zuten eta aro zaharrean telesailak izan zuen ikusle kopuru handienak lortu zituen[6]. Zazpi denboraldi bete zituen Doktorearen paperean, aktore batek paper hori bete duen denbora luzeena da oraindik ere.

Tom Bakerrekin osatu ziren aro zaharrean gogoratzen diren Doctor Whoren atal ezagunenetakoak, "The Ark in Space" (1975), "Genesis of the Daleks" (1975), "The Brain of Morbius" (1976), "The Deadly Assassin" (1976) eta "The Robots of Death" (1977), besteak beste[7]. Doktorerik onena izatearen onespena izan zuen harik eta Sylvester McCoy (1990) eta David Tennant (2006) iritsi ziren arte[8].

Doctor Whoren aro berrian inoiz agertu izan da eta telesailaren inguruan sorturiko irratsaio eta audio dramatan ere bai[9]. Telesailaren 20. urteurrenean agertzeari uko egin zion baina 30. eta 50. urteurrenetan agertuko zen ondoren[10].

Ondorengoak eta Little Britain

1982an Sherlock Holmes izan zen The Hound of the Baskervilles miniseriean[11]. Cluedo jolasaren Britainia Handiko programan Plum irakaslea izan zen eta 1992 eta 1995 artean Geoffrey Hoyt profesorea izan zen Medics telesailean.

2000. urtetik aurrera Tom Bakerren ahotsa bihurtu zen ezinbesteko protagonista, hainbat telesailetan narratzailea izan baitzen, bai eta filmetan bikoizlea ere. Little Britain telesailak ezagun egin zuen arlo honetan.

Remove ads

Bizitza pertsonala

1961ean Anna Wheatcroftekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten eta 1966an banandu egin ziren.

1980an Lalla Wardekin ezkondu zen, Doctor Who telesailean Romana laguntzailearen papera bete zuenarekin. Honekin 1982an banandu zen. 1986an hirugarrenez ezkondu zen, oraingoan Sue Jerrardekin, Doctor Who telesailean editorearen laguntzailea zenarekin. 2003ko urtarrilean Frantziara joan ziren bizitzera.

Remove ads

Filmografia

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...

Irratia

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...

Audio dramak

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads