José Emilio Pacheco
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
José Emilio Pacheco (Mexiko Hiria, 1939ko ekainak 30 – ib., 2014ko urtarrilak 26[1]) mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria izan zen. Bere belaunaldiko Mexikoko idazle nagusietakoa izan zen. Kazetaritzako Sari Nazionala irabazi zuen 1980an. Irrealismoaren baitan kokatzen da bere poesia, baina ironia handiarekin eta umore beltzez zipriztindua. Pachecorentzat, bere garaiari buruz jarrera kritikoa izan behar du poetak, historiaren zentzuaz kezkatzen den metafisiko bat izan behar du.
Remove ads
Idazlanak
Poesiak
Pachecoren poesia-lanen artean, aipagarriak dira:
- Los elementos de la noche (1963, Gauaren elementuak)
- El reposo del fuego (1966, Suaren atsedena)
- No me preguntes cómo pasa el tiempo (1969, Ez galdetu niri denbora nola igarotzen den)
- Irás y no volverás (1973, Joango zara eta ez zara itzuliko)
- Tarde o temprano (1980, Lehenago edo beranduago)
- Desde entonces (1981, Orduz geroztik)
- Los trabajos del mar (1984, Itsasoko lanak)
- Miro la tierra (1987, Lurrari so nago)
- Ciudad de la memoria (1990, Memoriaren hiria)
- El silencio de la luna (1996, Ilargiaren isiltasuna)
- Siglo pasado (2000, Aurreko mendea)
- Como la lluvia (2009, Euria bezala).
Narratiba
Narratiban hauek ditu lanik ezagunenak:
- El viento distante (1963, Urrutiko haizea)
- Morirás lejos (1967, Urruti hilko zara)
- El principio del placer (1972, Plazeraren hastapena)
- Las batallas en el desierto (1981, Basamortuko guduak)
- La sangre de Medusa y otros cuentos marginales (1990, Medusaren odola eta beste zenbait ipuin marjinal).
Remove ads
Sariak
Hainbat sari irabazi ditu, tartean Cervantes saria, 2009an.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads