Jose Maria Gorordo

Bilboko alkatea (1987-1990) From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Jose Maria Gorordo Bilbao (Plentzia, Bizkaia, 1947) politikari jeltzalea da, Bilboko alkatea izana (1987-1990). Bilboko Athletic Klubeko presidente izateko hautagaia ere izan zen, 1994ean.

Datu azkarrak Bilboko alkatea, Bizitza ...
Remove ads

Bizitza

Ekonomia eta zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean eta, 1977an Bilboko Merkataritza eta Industria Ganberako idazkaritzan hasi zen lanean. Euzko Alderdi Jeltzaleko kide zela, Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusi izendatu zuten 1985ean eta haren ardurapean ETB2 zabaldu zen, Euskal Telebistako bigarren katea, gaztelaniaz, (1986). Bere karrera politikoaren lehenengo urratsak EAJren baitan egin ondoren, alderdi horretako kide zela iritsi zen Bilboko alkate izatera 1987an eta lehenagotik EITBko buru ere izan zen, besteak beste, jeltzaleek izendatuta 1990ean EAJrekin zuen harremana bertan behera geratu zen.

EAJko kide izan arren, 1993. urtean ICV-EHE izeneko alderdi politikoa sortu zuen; 1995 eta 1999ko hauteskundeetara aurkeztu zen, eta bost eta bi zinegotzi lortu, hurrenez hurren. Alderdi horrek ez zeukan ideologia garbirik, eta EAJtik hurbil bazegoen ere, iritzi ezberdineko pertsonen botoak eskuratu zituen, alkateak udalaren kudeaketa ona egin izanaren fama zeukalako. Politika orokorrari dagokionez, Lizarra-Garaziko Hitzarmenaren sinatzaileetakoa izan zen Gorordoren ICV. 2000. urtearen hasieran, azkenik, gobernu akordioa hitzartu zuen EAJ eta EArekin Bilboko Udalean.

Alkate izan aurretik Deia egunkariaren zuzendari izan zen eta baita EITBko buru ere. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izendatu zutenean, zinegotzi karguari uko egin zion. Gorordo Bilbo Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu ezartzearen alde azaldu izan da beti.

Remove ads

Ikus, gainera


Aurrekoa
Jose Luis Robles Kanibe
Bilboko alkatea

1987-1990
Ondorengoa
Jesús María Duñabeitia
Aurrekoa
Andoni Arizaga
EITBko zuzendaria

1985 1987
Ondorengoa
Josu Ortuondo

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads