Juan Miguel Gutiérrez
zinema zuzendari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Juan Miguel "Juanmi" Gutiérrez Márquez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945eko abenduaren 8a - 2019ko otsailaren 18a) gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua izan zen.[1] Dokumentalgintzan espezializatu zen, eta euskaraz eta gaztelerazko audioak ekartzeaz gain, aragoiera eta beste hizkuntzaren batezko zertzelada batzuk ere eman izan zituen.
Remove ads
Biografia
Josulaguna izandakoa, 1969an Elizaren Filosofiako ikasketak egin zituen, Saint Ignace de Kimwenzan (Kongoko Errepublika Demokratikoa). Bestalde, 1975ean Bruselako (Belgika) INSAS Eskola Nagusian lizentzia lortu zuen Komunikabide Sozialetan, Zinema, Irrati eta Telebista Errealizazioaren adarrean. Donostiako Herri Irratian jardun zuen lanean, eta 1980tik aurrera HABEn aritu zen, laguntza pedagogikoaren sailean, ikus-entzunezko lanak prestatzen helduei euskara irakasteko. Ikus-entzunezko zenbait prestatu zituen, orobat, telebistan euskara irakasteko: Bai Horixe (1985), Gurtegikoak (1988), Izurungoak (1992), Barrene (1998), Barrenet (1998). Euskaldunok erabili ohi ditugun adierazpide plastikoak, musikalak eta keinuzkoak zinema-narrazioari nola aplika dakizkiokeen azaltzeko zenbait ikerketa egin zituen. Berak zuzenduriko Izeba Rosa filmak euskal film onenari eskaintzen zaion Mauro Azkona saria jaso zuen 1978ko Donostiako Zinemaldian. Eusko Ikaskuntzako Zinema Saileko lehendakaria izan zen 1995etik.[2] Denbora luzez irakasle izan zen Larrotxene kultur etxeko bideo-eskolan.[3]
Remove ads
Filmografia
- Balantzatxoa (1978)
- Xalbador gaztain kormutxa (1981)
- Cuentos de Mayo (1998)
- Tabula Rasa (2004)
- Cronica d'o 25 de Chunio (2005)
- Bozes Lexanas (2005)
- Hiru kontakizun krudel (2006)
- Isiltasun kalea (2006)
- Blues del asno (2008)
- Motema na ngai (2008)
- Zuzendu mesedez! (2009)
- Manuale di ornitologia (2010)
- La Plaza de la Música (2010)
- Zuri (2011)
- Mur-mur (Murmullos) (2012)
- Ateak zabalduz (2014)
- Urak dakarrena (2015)
- Oihalak adarretan (2016)
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads