Juliobriga

From Wikipedia, the free encyclopedia

Juliobrigamap
Remove ads

Juliobriga (gaztelaniaz: Julióbriga, latinez: Iuliobriga, antzinako grezieraz: Ἰουλιὃβριγα) Kantabria eratutako erromatar hiria izan zen. 917 metroko altueran, muino batean, egungo Retortillon (Campoo de Enmedio) sortu zuten K.a. 15 eta 13 artean, Kantabriar Gerrak amaitu eta gero. Campooko harana kontrolatzeko sortua, itsasorako ate moduan, erromatarrek K.a. 19an Garaipenaren Portua (Portus Victoriae Iuliobrigensium) sortu zuten, batzuen ustez Santanderko badian eta besteen ustez Santoñan zegoena.

Datu azkarrak Juliobriga Julióbriga, Aztarnategi arkeologikoa ...

IV Macedonica legioan izandako beterano lizentziatuak bizi ziren bertan ziur asko aurretik zegoen kantabriar kastro batean. Izendatzeko Zesar Augustoren familiatzakoaren izena hartu zuten: gens Julia leinuaren hain zuzen ere[1] Hiria epeka-epeka hazi eta I. mendearen bukaeran eta II. mendearen hasieran une gorenak bizi zituen. Gero, gainbehera etorri eta III. mendean hustu zuten.

Enrique Florezek XVIII. mendean bere aztarnak topatu zituen Retortillon. 1985ean kultura ondasun izendatu zuten.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads