Kabilia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kabiliamap
Remove ads

Kabilia[1] (amazigeraz: Tamurt n Leqbayel, euskaraz kabiliarren lurraldea, amazig leinuen herria edo Tamurt Idurar, "mendien lurraldea") iparraldeko Aljeriako eskualdea da, ekialdeko Atlas mendietako parte handiena osatutakoa, Mediterraneo itsasotik gertu[2]. Bertan Gouraya eta Djurdjura natura parkeak daude.

Thumb
Kabiliako kokapena Aljerian

Kabiliako eskualdeak

  • Kabilia Handia edo Djurjurako Kabilia: Soumago uadiaren ibarrak mugatzen du hegoaldetik eta ekialdetik.
  • Kabilia Txikia : Bugiako eskualdeko barnealdeak, Bibans mendikatearen erdiko eta ekialdeko parteak, Gergour-ko mendiek eta Babor mendikateak osatzen dute.
  • Collo-ko Kabilia: Numidia mendikatearen iparraldean hedatzen da, Cavallo lurmuturraren eta Storako golkoaren artean.
  • Ekialdeko Kabilia: Edouko mendiek eta Bonako lur lauak inguratzen dituzten mendiek osatua.
Remove ads

Biztanleak

Thumb
Kabiliako herrixka.

Kabiliako biztanleak amazig leinukoak dira baina arabiarrekin nahastu dira mendeetan zehar. Haien hizkuntza eta ohiturak Kabilia Handian baino ez dute bizirik iraun. Zaharren batzordeak gobernatzen ditu Kabiliako herriak, eta emakumeak, gizonen lege eskubide berberak izan arren, behe mailakotzat hartuak dira familiako kideen artean. Kabiliarren %25 Aljerreko eskualdean bizi dira.

Remove ads

Historia

Antzinako erromatarrek eta turkiarrek ezin izan dituzte inoiz menderatu Kabilia Handiko amazigak; halaber, amazigek gogor egin zioten frantsesen konkistari, baina Randon mariskal frantsesak lurraldea hartu eta Fort-Napoleon gotorlekua eraiki zuen 1857an. 1871n Kabilia Handiko amazigak frantses kolonoen kontra matxinatu ziren, eta 1955eko matxinadaren bultzatzaile gartsuenak izan ziren halaber. Aljeriako gobernuari aurre egin zioten 1936-65 bitarteko urteetan. 1992an eskualdean gatazka zibil odoltsua piztu zen[3].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads