Aljer
Aljeriako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Aljer[1][2] (arabieraz: الجزائر Al-Ŷazā'ir; tamazightez Dzayer/ ⴷⵣⴰⵢⴻⵔ; frantsesez: Alger) Aljeriako hiriburua eta hiri nagusia da, eta Magrebeko hiririk handienetan bigarrena (Casablanca da lehena). 2008an 2.364.230 biztanle zituen.[3] Itsasotik ikusirik hiriko eraikinen ikuspegia distiratsua baita, El-Behdja (البهجة) edo Alger la Blanche ("Aljer zuria") ezizena ematen zaio.
Remove ads
Geografia
Kokapena
Aljeriako iparraldean dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Afrikako ipar-ekialdeko itsas-porturik garrantzitsuena da.
Klima
Klima mediterraneoa du, Csa Köppen sailkapenaren arabera.
Barrutiak
- Kasbah (Al Qasbah edo “Zitadela” hitzetik ekarria), auzo zaharra.
- Bab El Oued, auzo herrikoia.
- Itsasertza.
- Kouba.
- El Harrach.
- Hydra, Ben Aknoun, El-Biar eta Bouzareah gertuko udalerriak.
- Didouche Mourade kalea.
Remove ads
Historia
Antzinako hiri erromatarra izan zen (Icosium). Aljerrek nolabaiteko garrantzia hartu zuen Espainiatik egotzi zituzten musulmanak bertaratu zirenean (1492). 1510. urtean, espainiarrak hiri aurreko uharte txiki baten jabe egin ziren, eta haiek egozteko deitu zituzten Bizargorri anaia turkiarrak bertan egokitu ziren, Suleiman I.a sultanaren agintearen ordezkari.
Itsas lapur berbereen hiriburua izan zen XIV. mendetik aurrera. Gatibu kristauez beterik zegoela, frantsesek eta ingelesek bonbardatu zuten 1683. eta 1684. urteetan. 1830. urtean frantsesek konkistatu eta Aljeria Frantsesaren hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran, aliatuak 1942ko azaroaren 8an lehorreratu ziren bertan. Aljeriako Independentzia Gerrako gertaera nagusiak Aljerren bertan izan ziren (Aljerko gudua).
Remove ads
Demografia
Biztanleriaren %53a arabierazko hiztunak dira, %44a amazigerazkoak eta %3a beste hizkuntzakoak (gehienak Txina, Vietnam eta Malitik etorriak).
Herri eta hiri senidetuak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


