Kantabriako Traineru Txapelketa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kantabriako Traineru Txapelketa
Remove ads

Kantabriako Traineru Txapelketa Kantabriako arraun elkarteen artean urtero jokatzen den traineru txapelketa da. Lehenengo bi edo hiru sailkatuek Espainiako Traineru Txapelketa jokatzeko txartela eskuratzen dute.

Datu azkarrak Bansander Bandera ...
Thumb
Astillero da garaipen gehien lortu dituen elkartea.
Remove ads

Historia

1942an jokatu zen lehenengo txapelketa. Bi jardunaldi izan zituen eta Pedreña nagusitu zen Argoños eta Peñacastilloren aurretik. 1943an berriz ere Pedreña izan zen garailea Santander bigarrena, Peñacastillo hirugarrena eta Argoños laugarrena.

Hurrengo urteetan arraun talde euskaldunek ere parte hartu izan zuten, hala Kaikuk, Zierbenak edo Donostiako Esperanzak. Kantabrian traineru gutxi zirenez urte bakoitzeko traineru onenak ekartzen zituzten lehiatzera estropada handia izan zedin. 1950eko estropada Esperanzak irabazi zuen eta berarentzat izan zen bandera, hala ere Kantabriako txapelduna bigarren sailkaturiko Pedreña izan zen. 40. hamarkadan jokatu ziren 8 tituluak Pedreñak irabazi zituen.

1951 eta 1963 artean ez zen txapelketarik jokatu, ez baitzen traineru kantabriarrik uretaratu urte horietan. 1964an lau estropada jokatu ziren eta guztien denborak gehitu ziren. Pedreñaren nagusitasuna itzuli zen, 70. eta 80. hamarkadan Astillerok eta Castrok ere titulu ugari irabazi zituztelarik.

1986tik aurrera traineru berriak azaldu ziren Kantabrian, hala Santoña eta Ciudad de Santander. Liga nagusiak sortzeaz batera diru asko sartu zen Kantabriako hainbat klubetan eta berriz historikoak nagusitu ziren, Astillero, Castro eta Pedreña.

Remove ads

Palmaresa

Informazio gehiago Urtea, Patroia ...
  • 1997an Santoñak eta Ciudad de Santanderrrek bat egin zuten trainerua atera ahal izateko.
Remove ads

Garaipenak

Taldeak

Informazio gehiago Elkartea, Garaipenak ...

Patroiak

Informazio gehiago Patroia, Garaipenak ...

Parte hartzaileak

Thumb
2006ko Kantabriako Traineru Txapelketa.

Hauek dira Kantabriako txapelketan parte hartu izan duten traineruak:

1942 eta 1950 artean

1964tik aurrera

Remove ads

Emakumezkoen txapelketa

Ez da emakumezkoen txapelketarik izan, antolatu denetan traineru bakarra aurkeztu delako. 2025ean bi soilik izan ziren.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads