Karakate
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Karakate, Muneta edo Kortazar Gipuzkoako ipar-mendebaldean kokatuta dagoen mendia da. Soraluze eta Elgoibar artean dagoen arren, Elgoibarri lotzen zaio gehien bat[erreferentzia behar]; oinez igotzeko, gainera, bertatik dago bidea. Karakatek, 749 metroko garaiera du eta Mazelaegiko Kordalaren hasiera da. Bertatik Elosuraino doan mendi-gain nahiko laua dago eta han eremu megalitiko bat dago. Karakaten, antena bat dago eta inguruko mendiak ezagutzeko balio duen mapa bat. Karakate Kortazarko Haitzak izenarekin ere bada ezaguna. Arkeologiaren ikuspuntutik elementu garrantzitsuak ditu.
Remove ads
Brontze Aroko aztarnak
Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Karakaten, Brontze Arokoak batez ere, Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa, alegia. Guztira 16 dira ezagutzen direnak, Jose Miguel Barandiarannek 1921 eta 1922 artean ikertuak: 10 tumulu, menhir bat eta 5 trikuharri. Datazioaren ikuspuntutik K.a. 3000 eta 900 urte artekoak dira.[1]
Erromatar kanpamentua
Karakate mendiaren goiko aldean erromatar kanpamentu baten aztarnak aurkitu zituen, Antxoka Martínez arkeologoak, 2016an. Kanpamentu txikia izango zen, defentsarako lerro bakar batekin; lerro hori lurrez egina dago eta horrek erromatarra dela erakusten du. Kanpamentutik Deba Harana kontrolatzen zuten[2][3].
Argazkiak
- Zerutik, mendebaldetik
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
