Kareliera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kareliera
Remove ads

Kareliera[1] (karjala, karjal edo kariela) uraldar familiaren hizkuntza bat da. Kareliarrek hitz egiten dute eskualde zabal batean, Finlandiako golkotik Itsaso Zurira arte, Errusian eta Finlandian beraz.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Kareliako Errepublikan hizkuntza ofiziala da, Finlandian aldiz finlandieraren dialektoa kontsideratzen da.[2]

Remove ads

Historia

Aurretik finlandieraren dialekto bat bezala sailkatu zen, baina gaur egun hizkuntza ofizialtzat hartzen da.[3] Errusiako Karelia ekualdean du jatorria, Bigarren Mundu Gerran ordea kareliar errefuxiatu ugarik Finlandiara egin zuen ihes eta komunitate horiek dira Finlandian karelieraz hitzegiten dutenak.

Gaur egun iraungitzeko arriskuan dago, hiztunen %45a 65 urtetik gorakoa baita eta %1a soilik 15 urtetik beherakoa.

Remove ads

Ezaugarriak

Azpibanaketak

Hiru multzotan banatzen da kareliera:

  • Benetako Kareliera, 40.000 biztanlek hitzegiten dutenak.
  • Olónetseko kareliera, livio ere deitua, 30.000 hiztun dituena. Batzuetan hizkuntza bereizi gisa hartzen da.
  • Ludiarra, bepsaeratik oso hurbil dagoena, 5.000 biztanlek hitzegiten dute.

Idazkera

Errusiar hizkuntzetan gertatzen ez den bezala, kareliera idazteko latindar alfabetoa erabiltzen da 1989an idazkera zirilikoa ordekatu zuenetik.[2]

Hizkiak

Zortzi bokal ditu, fonemaren luzera kontutan hartuta 11 dira. 20 kontsonante ditu eta hauetako bi hizki bikoitzez errepresentatzen dira, ts eta dž.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads