Karl Lagerfeld

From Wikipedia, the free encyclopedia

Karl Lagerfeld
Remove ads

Karl Otto Lagerfeld (Hanburgo, 1933ko irailaren 10a - Neuilly-sur-Seine, 2019ko otsailaren 19a) alemaniar jostuna izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

1952an, Parisera joan zen ikastera, eta hamasei urte zituela lortu zuen lehen saria nazioarteko diseinu-txapelketa batean, Yves Saint Laurentekin berdindurik. Orduan, ikasketak utzi, eta Pierre Balmainen laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1958an, Jean Patou ospetsuaren estilista bilakatu zen, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, besteak beste, Valentino, Chloé eta Erromako Fendi moda-etxeetarako modeloak sortzen. 1983an, Chanel etxekoek kontratatu zuten, Coco sortzaile mitikoa hil zenetik gainbehera zetorren enpresa suspertu eta indarberritzeko. Lagerfelden eskutik, Chanel enpresa pixkanaka indar hartzen hasi zen, 1980ko hamarkada horretan moda frantsesaren euskarrietako bat bilakatu zen arte. Estilista-lan horietatik kanpo, bere enpresa sortu eta KL izeneko lehen prêt-à-porter bilduma aurkeztu zuen 1984an. 1986an, Frantziako goi-mailako joskintzaren saririk ospetsuena, Urrezko Titarea, lortu zuen, eta, hurrengo urtean, argazkilaritzan hasi zen, berak sortutako jantziei buruzko erreportajeak eginez. Goi-mailako jantzi-bildumak diseinatzeaz gainera, antzerki, opera eta zinemarako jantziak ere egin zituen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Lagerfeld Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads