Kiang
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kiang, (Equus kiang), onagroaren antzeko basa asto espeziea da. Hala ere aipatu behar da bere taxonomiaren inguruan ez dagoela erabateko akordiorik, eta hainbat adituentzat Equus hemionus kiang izeneko onagroaren azpiespezie bat dela.
Goi-ordoki tibetarraren bertako espeziea izanik, basa astoen artean handiena da, soingurutzera 140 zentimetro altuera hartzen omen baitu. Himalaiako mendiko belardietan zein belardi alpetarretan bizi da.
Remove ads
Taxonomia
Espeziearen banaketa mapa
Lehen esan bezala ez dago erabateko adostasuna Kiangen sailkapenaren inguruan, eta hainbat adituek onagroaren azpiespezietzat hartzen dute. Hala ere gehienentzat aparteko espeziea da, bere azpiespezie propioekin.
Kiang basa astoaren hiru azpiespezie ezagutzen dira; Equus kiang kiang, Equus kiang holdereri eta Equus kiang polyodon[2]. Hiru mota hauek beraien kokapen geografikoaren arabera ere banatu daitezke mendebaldeko kiang, ekialdeko kiang eta hegoaldeko kiang hain zuzen.
Remove ads
Espeziearen egoera
Kiang nahiko zabalpen eremu handia dauka eta oro har bere populazioak ez daude arriskuan. Badaude 60.000 eta 70.000 kiang inguru Tibet, Txina, Nepal, Bhutan, Pakistan eta Indiaren artean banaturik[2].
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Kiang buruzko artikuloa
Erreferentziak
Argazki galeria
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
