Kitosano
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kitosano kitinarekin batera hainbat artropodoren kanpo-eskeletoan dagoen polisakaridoa da.
Remove ads
Etimologia eta historia
Kitina eta Kitosanoa frantsesezko grekerazko χιτών izenetik datoz, "estalkia" edo "oskola" esan nahi du. 1859 urtean aurkitu zen.
Egitura
Kitosanoa batez ere Glukosaminaz osaturiko homopolisakaridoa da tarteka ausaz N-Azetilglukosamina molekulak ere badira, glukosamina azetilatuak hain zuzen ere. Monomero horiek β(1→4) lotura glukosidikoen bidez elkarturik daude.

Naturan berez aurkitzen da zenbait artropodoren exoeskeletoa osatuz, komertzialki ekoizteko ordea kitina desazetilatzen da.
Remove ads
Erabilerak
Nekazaritzan erabiltzen da gehienbat, landarea indartu eta azkarrago hazteko, onddoen infekzioen aurka egiteko gaitasuna baitu[1]. Toxizitate txikia duenez albo ondoriorik ez zaio ezagutzen.
Gaztategietan kaseina koagulatzen du eta kaloria gutxiko gaztak ekoizteko erabiltzen da[2].
Likidoak arazteko ere erabiltzen da, bain ur zikinak garbitzeko eta baita upategietan ardoak dituen ezpurutasunak prezipitatzeko ere[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
