Konklabe

aita santua hautatzeko bilera From Wikipedia, the free encyclopedia

Konklabe
Remove ads

Konklabea kardinalek aita santua aukeratzeko egiten duten bilera sekretua da.

Thumb
Kapera Sixtinoan elkartzen dira konklabea egitera.

Konklabea egiteko lehenengo arauak Gregorio X.ak ezarri zituen Lyongo II. Kontzilioan (1274). Haren aurreko aita santu Klemente IV.a hil ondoren, kardinalak Viterbon bildurik, ez ziren ados jartzen erabaki bat hartzeko, eta eztabaidak 1268ko azaroaren 29tik 1271ko irailaren 1era iraun zuen. Hiriko agintariek jauregi batean giltzaperatu zituzten, harik eta aita santu berria aukeratu zuten arte.

Remove ads

Arauak

Gaur egun, hauek dira konklabearen arau nagusiak:

  • aita santua hil eta handik gehienez hemezortzi egunera hasi behar du konklabeak.
  • Kardinalek bakarrik har dezakete parte bozketan.
  • Konklabea hasten den egunean kardinalak giltzapetuta geratzen dira, haiekin batera idazkaritza lanak egingo dituzten apaizak eta kardinal bakoitzeko bi zerbitzari dituztela.
  • Bilkura Vatikanoko jauregian egiten da.
  • Antzinako legeei jarraituz, egunak pasa ahala, kardinalen jatekoa gero eta urriagoa da.
  • Hautaketa egiteko, kardinalak egunean bi aldiz biltzen dira Kapera Sixtinoan.
  • Pio XII.aren garaiaz geroztik, botoen bi herenak behar dira aita santua hautatzeko.

Bozketa bakoitza bukatutakoan, botoak erre egiten dira; aita santu berria aukeratu baldin badute, ke zuria irteten da; bestela, beltza.

Remove ads

Prozesua

Kardinalen elkartzea

Lehenik eta behin, mundu guztiko kardinalek Erromara bidaiatzen dute. Bertan aita santuaren hiletan egon behar dute eta bederatzi eguneko dolu ofizialean parte hartu. Hurrengo aita santua izanen dena aukeratzen dute. Inork ez daki nor izango den, baina azkenaldian beste herrialde batzuetako kardinal gehiago elkartu dira; adibidez, Latinoamerika, Afrika eta Asia.

Konklabea

Aita Santu berriaren aukeraketa modu sekretuan egiten da. Kardinalak Vatikanoan elkartzen dira eta ez dute alde egiten hurrengo Aita Santua zein izango den jakinarazi arte. Prozesu horrek egunak iraun ditzake, baita asteak ere eta zenbait kasutan hilabete edo urte batera iritsi izan da. Bilera hori "Konklabe" hitzaz adierazten da, kardinalak “giltzapean” daudela aditzera emanez. Ezin dute munduarekin kontakturik eduki hautaketa amaitu arte.

Erabaki hori arrazoi batengatik hartu zen: guztia lehenik eta azkarren bukatzea. Denbora pasatzen joan de heinean erabaki honetan gobernuek zerikusirik ez edukitzeko ere egin da. Azken urte hauetan konklabea nahiko motza izan da, baina sekretupean burutzen da oraindik. Bozka hasi baino lehen Kapera Sixtinoa goitik behera aztertzen da ea kamerarik edo mikrofonorik dagoen barruan.

Aukeraketa

Sakontzeko, irakurri: «Ke zuria eta ke beltza»
Thumb
Fumata nera
Thumb
Fumata bianca

Bozka Kapera Sixtinoan egiten da, eta haien ezaugarriak ez dira inoiz esaten. Norbaitek horri buruzko xehetasunik emango balu, eskumikatua izango litzateke.

Kardinal bakoitzak bere botoa txartel batean idazten du, idazkera zeinena den ez igartzeko moduan, etae ondoren, zati txikitan tolestuz erretilu batean uzten dira paperak. Botaketa hori kaliza batean isurtzen da, eztabaidarik egberenabe. Kardinalek bere aukeraketa adierazi ondoren, hautagai bakoitzak lortu dituen boto guztiak kontatzen dira ozenki. Paper guztiak hari eta orratzekin lotzen dira. Bozkaketaren bi txanda pasa ondoren, bozketa guztiak erre egiten dira, arrastorik ez uzteko.

Kanpokoek barruan gertatzen den edozer gauza jakiteko aukerarik ez dutenez, egunean bi aldiz ateratzen den kea izango dute bozketaren seinale San Pedro plazan zain egoten direnek.

Ke zuria irteten bada, aita santu berria aukeratua izan dela esan nahi du, eta azken pausoa emango da. Ke beltza bada, ordea, ezein hautagai ez dela gailendu adiizanten da. Horrela izanik, bozkaketa eta konklabea berriz egiten da.

Apezpiku berria iragartzen zaio munduari

Sakontzeko, irakurri: «Habemus Papam»

Aita santuaren oinordekoa ez zaio munduari berehala jakinarazten: aita santu berria kardinalek zoriondua izaten da, bere arropa ere moldatu egiten zaio. Haren jostun pribatuak edozein neurritako jantziak ditu baina, hala ere, azken ukituak ematen zaizkio jantziari.

Ondoren, San Petri basilikako balkoian ematen den iragarpenak oihartzun egiten du plaza osoan zehar: Annuntio vobis gaudium magnum... Habemus Papam!. Apezpiku berriaren izena jakinarazten da eta jarraian lehenengo ate irekiak egiten zaizkio, balkoira irten eta Aita bantu berri gisa aurkezten da milaka pertsonaren aurrean.

Azkenik, hitz batzuk esan behar ditu ofizialki apezpiku bihurtzeko: Urbi et Orbi, eta horrela mundu osoari adierazten dio hura izango dela aita santu.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads