Viterbo

udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia

Viterbomap
Remove ads

Viterbo[1] Italiako erdialdeko hiria eta izen bereko probintziako (3.612 km2 eta 279.513 biztanle) hiriburua da. Lazion dago, Cimino mendiaren oinetan, Erroma hiriaren ipar-mendebalean.

Datu azkarrak Viterbo, Administrazioa ...

62.441 biztanle zituen 2009an.

Remove ads

Mugakideak

Viterbok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Bagnoregio
Bomarzo
Canepina
Celleno
Civitella d'Agliano
Graffignano
Marta
Monte Romano
Montefiascone
Ronciglione
Tuscania
Vetralla
Vitorchiano
Caprarola
Soriano nel Cimino

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Viterbo), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia

Thumb
Aita Santuen jauregia.

Hiri etruriarra izan zen kolonia erromatar bihurtu baino lehen.

VIII. mendean Aita Santuaren lurraldeetan sartu zen; hiriaren jabetasunak Aita Santuaren eta enperadorearen arteko lehia ekarri zuen.

1257. urtean Aita Santuak bizilekutzat hartu zuen. 1309an Aita Santuak bizitokia Avignonen hartu zuenean hasi zen hiriaren gainbehera.

Ondasun nabarmenak

Aipagarriak dira hiriko gune historikoko monumentuak: XII. mendeko katedral erromanikoa, San Sisto, Santa Maria Nuova eta San Giovanni in Zoccoli eliza erromanikoak, San Francesco, Santa Maria della Salute, iturri, klaustro eta Aita Santuaren etxe gotikoak, Alessandri jauregia eta Errenazimentuko Santa Maria della Quercia eliza.

Hiritik hurbil Ferento hiri etruriar-erromatarraren hondakinak eta San Martino al Cimino monasterio zistertarra daude.

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads