Korinto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Korinto[1] (grezieraz Κόρινθος, Kórinthos) Greziako hiria da, Peloponesoko penintsulan kokatua eta Korintia prefekturaren hiriburua dena.
Oparotasun handia izan zuen antzinaro klasikotik, eta bertan dago Apolo jainkoari eskainitako tenplurik garrantzitsuenetako bat, pieza bakarrean eginiko eta harkaitzean bertan landutako zutabeak dituena, oso ez ohikoa eraikin dorikoen artean.
Remove ads
Kokapena
Korintoko istmoan dago, 6 kilometro inguruko zabalera duena eta Peloponesoko penintsula Grezia kontinentalarekin lotzen duena, Atenasetik 78 kilometro inguru mendebaldera eta Akrokorinto mendiaren magalean. 2001eko erroldaren arabera Peloponesoko bigarren hiririk populatuena da 300.000 biztanlerekin.
Istmo honetan eraki zen Korintoko kanala (1881-1893) Mediterraneo itsasoaren iparraldea eta Egeo itsasoaren arteko komunikabide bezala erabiltzen dena. Kanal hau jada erromatarrek pentsatu zuten Peloponeso inguratzeak suposatzen zituen 600 kilometroak aurrezteko, baina lan hau ezin izan zen XIX. menderarte aurrera eraman. Bere porturik garrantzitsuena Lekeo da, Korintoko golkoan, Ioniar itsasora irteera ematen duena, eta, honen bidez, Adriatiko itsasora.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads