Lalachus

madrildar aktore eta komediantea From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Laura Yustres Velez, ezagunagoa Lalachus ezizenez (Fuenlabrada, Madrilgo Erkidegoa, 1990eko apirilaren 21a), madrildar aktore eta komediantea da.[1] 2024an Idolo saria jaso zuen.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen.[1]

Lan ibilbidea

2018an, komedia independenteko ikuskizun bat izan zuen Riot Comedyn.[3][4] Covid-19aren pandemiak iraun zuen bitartean ezagutarazi zen publiko zabalaren artean, bere sare sozialeko edukiari esker.[3][5]

Besteak beste, Estirando el Chicle (Ondas sari baten irabazlea) eta Cuerpos Especiales de Europa FM (Europa FM) podcasten kolaboratzailea izan da.[6][7] 2020an Lydia Lozano izan zen Los Javisen, Veneno telesailean.[8] Aktore lanetan, Rodrigo Sopeñaren Sin novedades polizia-komedian (Henar Alvarezek ere parte hartzu zuen) eta Treintañeras a la deriva eta Validas miniserietan ere parte hartu du.[9][10] 2023an, Luc Loren Influencers: sobrevivir a las redes dokumental sortaren parte izan zen.[11][12]

2023an La Resistencia eta hurrengo urtean La Revuelta saioaren ohiko kolaboratzaile lanetan hasi zen.[13] 2024an ikuskizun propioa estreinatu zuen, K Decir K No Sepas, Bertusekin eta Almeriako Komediaren Jaialdi Nazionalean aurkezteu zena.[14][15] Urte horretan bertan, Cine caliente jaialdian ere parte hartu zuen, umoristen ikuspegia txertatzen zuen zinema zikloan.[16] Gainera, 2024ko Podcasteko Min sarien eta Ondas Globalen aurkezlea izan zen.[17][18]

2024ko abenduaren 5ean ezagutarazi zuten urte amaierako kanpaikadak aurkeztuko zituela La 1 katean, David Broncanorekin batera.

Remove ads

Telebistako ibilbidea

Telebista-saioak

Informazio gehiago Urtea, Saioa ...

Irrati-saioak

Informazio gehiago Urtea, Programa ...
Remove ads

Sariak eta aintzatespenak

  • 2023an, SER kateko Las Uvas saioan egindako Gabonetako galan saritu zuten.[19]
  • 2024an, Fuenlabradako inauterietako pregoilaria izan zen.[20][21]

Erreferentziak

Kanpo estekka

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads