Lee Chun-Soo

futbolari korearra From Wikipedia, the free encyclopedia

Lee Chun-Soo
Remove ads

Lee Chun-Soo (Hangul, 이천수, Incheon 1981eko uztailaren 9a-) futbol jokalari korear bat da. Egun Omiya Ardijan jokatzen du, Japoniako ligan.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Hau korear izena da, abizena Lee du.
Remove ads

Ibilbidea

Ulsan Hyundai Horang-i klube korearran hasi zen profesionalki. Klub honetan zegoela koreako selekzioarako hautatu zuten, 2002ko munduko txapelketan parte hartzeko. Munduko txapelketa ondoren Real Sociedad klube gipuzkoarrak sinatu zuen Lee. 13 partidu baino ez jokatu zituen lehenengo urtean eta bigarrenean CD Numanciara joan zen mailegu moduan. Azkenik Koreara itzuli zen, Ulsan Hyundai Horang-iera. Hemen bi urtez egon zen 2007an Europara itzuli arte. Feyenoorden ere porrot egin zuen eta hainbat mailegu ondoren Saudi Arabiara joan zen. 2010eko udan Omiya Ardijaren jokalaria bilakatu zen.

Leek 150 partidu inguru baino ez ditu jokatu bere 19 urteko ibilbidean zehar. Errealtzaleen artean Lee sinatzea akats handia izan zela onartzen da gaur egun.


Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads