Koreera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Koreera (koreeraz: 한국어/韓國語 hangugo (hegoaldean), 조선말/朝鮮말 tsosonmal (iparraldean)) Korean (Ipar nahiz Hego Korean) eta Txinako Yanbian herrialde autonomo mugakidean mintzatzen den hizkuntza bakartua da; hala ere, haren dialekto batzuk hizkuntzatzat hartzen dira, haien arteko ezberdintasunak direla eta.

Gutxi gorabehera, 78 milioi lagunek hitz egiten dute. Mila urtez hanja izeneko txinatar karaktereak erabiliz idatzi zen, XV. mendean hangul izeneko idazkera garatu zen arte, Sejong Handiaren aginduz, baina XX. mendera arte ez zen orokor bihurtu, aristokratek hanja nahiago baitzuten.
Koreera hizkuntza eranskaria da morfologian eta subjektu-objektu-aditz motakoa joskeran.
Iparraldeko eta hegoaldeko koreeraren aldaerak ez dira batː iparraldeko koreerak askoz maliegu gutxiago ditu, adibidez.
Remove ads
Ahaidantza
Hizkuntzalari gehienek hizkuntza bakartutzat daukate koreera, baina gutxi batzuek altaitar hizkuntzen taldean sartzen dute.
Japonieraren eta koreeraren arteko balizko ahaidetasunaz ohartu zen lehen hizkuntzalaria Ogura Shinpei izan zen.
Dialektoak
Hego Koreako hizkuntza estandarraren oinarria Seulgo dialektoan datza eta Ipar Koreakoa, berriz, Piongiangoan. Bi horiez gain, Korear penintsulako eskualde bakoitzak berea du; beste lurraldeetan hainbat dialekto ere garatu ziren, adibidez, Txinako korearrena.
Dialektoek bestelakotasunak dituzte fonetika eta lexikoan eta batzuetan bestelakotasunak oso esanguratsuak dira: horren ondorioz, hainbat hizkuntzalarik dialekto batzuk hizkuntzatzat hartzen dituzte (Jeju uhartekoa, adibidez).
Remove ads
Izena
1945. urtearen aurretik hizkuntzak tsosonmal (조선말, 朝鮮말) edo tsosono (조선어, 朝鮮語) izena zuen; gaur egun izen bera erabiltzen segitzen dute Ipar Korean, baina Hego Korean hangugo (한국어, 韓國語) edo hangunmal (한국말, 韓國말) izenak onartzen dira (sarritan kugo (국어, 國語 —«hizkuntza ofiziala»— esaten da). Herrialde bietan urimal (우리말, «gure hizkuntza») izena erabiltzen da halaber.
Idazketa
Herrialde bietako koreerak XV. mendean garatutako hangul izeneko idazketa darabil. Lehenago hanja izeneko idazketa erabiltzen zen, hau da, txinatar karaktereak. Egun, Ipar Korean hangul erabiltzen da bakarrik eta Hego Korean, berriz, idazketa biak. Hangul ez da bera herrialde bietan.
Latindar alfabetoan oinarritutako idazketa bat sortzen ere ahalegindu ziren, baina ez da inoiz erabiltzen.
XV-XX mendeetan nahastutako idazketa, egungo japonieraren idazketaren antzekoa, erabiltzen zen: hitzen erroak hanjaren bidez idazten ziren eta beste zatiak, gramatikoki aldatzen direnak, hangularen bidez idazten ziren.
Remove ads
Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak
Fonetika
Kontsonanteak
Hainbat kontsonantek asperenketa dute ([tɕʰ], adibidez) eta oso garrantzitsua da, hitzen esanahiak alda ditzakeelako.
Bokalak
Morfologia
Izenak
Koreerazko izenek kasuak eta numeroa (singularra eta plurala) dituzte, baina gutxitan bereizten dira; ez dute artikulurik ez eta generorik ere.
Hurrengo taulan, hitz bat kontsonante batekin amaitzen denean atzizkiaren lehenengo aldaera erabiltzen da eta hitz bat bokal batekin amaitzen denean bigarrena erabiltzen da (begirunea adierazten duen aldaera parentesien artean dago):
Aditzak
Koreerazko aditzek atzizki ugari har ditzakete, adibidez, 야 하다 ja handa atzizkia hartzen duenean «behar izan» esanahia gehitzen zaio aditzari: 학생은 열심히 공부해야 한다 (Hakzeng-yn yolsimi kongbuhe-ja handa) «Ikasleak gogor ikasi behar du».
Atzizki guztiak aditzen bi formetako bati gehitzen zaizkio:
- lehenengoa 다 (ta, da) zatia baztertuz sortzen da: 먹다 (mokta) → 먹 (mok);
- bigarrena erroko azken bokalaren arabera sortzen da.
Denborak
Koreerazko aditzek lau denbora dituzte; ez dute konjugaziorik:
- orainaldi-etorkizuna, aditzak ez du atzizkirik behar (baina begirunea adierazten duen atzizkia erants daiteke hala ere): 우리는 다음 주말에 제주도에 여행을 갈 것이다 (Uri-nyn taym tsumar-e Tsetxodo-e joheng-yl kal kosida) «Datorren asteburuan Jeju uhartera egingo dugu bidaia»:
- etorkizun bakuna, 겠 (ket) atzizkiaren bidez osatzen dena; lehenengo eta bigarren pertsonekin (hau da, «ni, gu, hi, zu, zuek» izenordainekin) erabiltzen da bakarrik eta «zerbait egin nahi / asmoa izan» esanahia du: 다음 학기부터 나는 일본어를 배우기 시작하겠다 (Taym hakki-butho na-nyn ilbono-ryl peugi sitxakhagetta) «Datorren seihilekotik aurrera japoniera ikasten hasteko asmoa dut»;
- etorkizun konplexua, nahitaezko (saihestu ezin den) etorkizuneko ekintza bat adierazten duena; partizipioari 것 (kot) eta 이다 (ida) atzizkiak gehitzen zaizkio denbora hori osatzeko: 삼 주일 후에 그들은 결혼할 것이다 (Zam tsuil khu-e kydyryn kjorhonhal kosida) «Hiru aste barru ezkonduko dira»;
- lehenaldia, 았 (at), 었 (ot) eta 였 (jot) atzizkien bidez osatzen dena;
- dirauen (oraindik amaitu ez den) orainaldia, 고 (ko) eta 있다 aditzaren (itta, «izan») bidez osatzen dena: 나는 지금 서울에 살고 있다 (Na-nyn tsigym Sour-e zalgo itta) «Seulen bizi naiz orain (oraindik)».
Substantibazioa
Koreerazko aditzak izen bihur daitezke: horri «substantibazioa» deritzo hizkuntzalaritzan. Hori 기 (ki, gi) atzizkia lehenengo aditzen formari gehituz sortzen da: 하다 (hada) «egin» — 하기 (hagi) «egite». Substantibazioa esaldi bereziak sortzeko erabiltzen da, adibidez, 기 + 로 하다 (ki-ro + hada (hau da, + aditz bat) esaldiak «zerbait egitea erabaki» esanahia du: 내일은 기민씨 생일이에요. 그래서 같이 저녁 먹기로 했어요 (Neir-yn Kimin-zzi zengir-iejo. Kyrezo kathi tsonjok mokkiro hezzojo) «Kiminak urtebetetzea du bihar, beraz, elkarrekin bazkaltzea erabaki dugu».
Izenondoak
Koreerazko izenondoek bi forma ezberdin dituzte. Lehenak aditzen ezaugarri guztiak ditu eta bigarrena, berriz, euskarazko izenondoen antzekoa da.
Lehen formako izenondoek 다 (ta, da) atzizkia dute, hau da, aditzen adierazle nagusia: 예쁘다 (jeppyda) «eder».
Bigarrena lehenaldiko partizipioa bezala sortzen da: 예쁘다 (jeppyda) → 예쁜 (jeppyn).
Partizipioak
Koreerazko partizipioak orainaldi, lehenaldi eta etorkizunean ager daitezke.
Zenbakiak
Koreerak hitz jatorrak ditu zenbakiak adierazteko, baita txineratik hartutako zenbakiak ere. Kopuru handiak txinerazko zenbakiak erabiliz zenbatzen dira. Orduak emateko, koreerazko zenbakiak erabiltzen dira eta minutuak esatean, berriz, txinerazkoak.
- 1–99 zenbakiak jatorrak dira:
1 | 하나 | hana | 10 | 열 | jol |
2 | 둘 | tul | 20 | 스물 | zymul |
3 | 셋 | zet | 30 | 서른 | zoryn |
4 | 넷 | net | 40 | 마흔 | mahyn |
5 | 다섯 | tazot | 50 | 쉰 | zvin |
6 | 여섯 | jozot | 60 | 예순 | jezun |
7 | 일곱 | ilgop | 70 | 일흔 | yrhyn |
8 | 여덟 | jodol | 80 | 여든 | jodyn |
9 | 아홉 | ahop | 90 | 아흔 | ahyn |
Ehun eta mila adierazteko hitz jatorrak —온 (on) eta 즈믄 (tsymyn)— ez dira egun erabiltzen.
- Txineratik hartutako zenbakiak:
1 | 일 | il | 10 | 십 | sip |
2 | 이 | i | 20 | 이십 | isip |
3 | 삼 | zam | 30 | 삼십 | zamsip |
4 | 사 | za | 100 | 백 | pek |
5 | 오 | o | 200 | 이백 | ibek |
6 | 육 | juk | 1.000 | 천 | tshon |
7 | 칠 | tshil | 10.000 | 만 | man |
8 | 팔 | lhal | 100.000 | 십만 | sipman |
9 | 구 | ku | 100 milioi | 억 | ok |
123.456.789 zenbakia (ehun eta hogeita hiru miloi laurehun eta berrogeita hamaseimila zazpiehun eta laurogeita bederatzi), adibidez, 1.2345.6789 idazten da koreeraz.
Zenbaki ordenalak
Koreerazko zenbaki ordenalak horrela osatzen dira:
Zenbatzeko erabiltzen diren hitzak
Zenbakiez gain, txineratik eratorritako hitz horiek ere beharrezkoak dira zenbatzeko. Adibidez, «bost katu» esateko zenbakia eta 마리 hitza behar dira: 고양이 다섯 마리 (kojanji tazot mari).
Honako hauek dira:
- 개 (ke, «gauza»): erabiliena da,
- 번 (pon, «aldi»): gertaerak zenbatzeko,
- 세 (ze, «urte»): adinaren berri emateko,
- 갑 (kap, «fardel»),
- 명 (mjong, «gizaki, gizon»); zaram hitza, esanahi bera duena, zenbatzeko hitzik gabe erabil daiteke,
- 마리 (mari): abereak zenbatzeko,
- 권 (kvon, «liburu»),
- 자루 (tsaru): bolalumak eta lapitzak zenbatzeko,
- 잔 (tsan): katiluetarako,
- 채 (tshe, «etxe»),
- 병 (pjong, «botila»),
- 그릇 (kyryt): janariaren zatiak (jatetxe batean, adibidez) zenbatzeko,
- 켤레 (khjolle, «bikote»): bikoteetan dauden gauzakiak (oinetakoak, adibidez) zenbatzeko,
- 장 (tsang, «paper orrialde»),
- 시간 (sigan): denborarako.
Izenordainak
Bigarren pertsonari (pertsonei) hitz egiteko
«Hi» — 너 (no), lagunartean bakarrik erabiltzeko;
- begirunea adierazteko:
- emakume bati — 아줌마 (atxumma);
- gizon bati — 아저씨 (atxossi);
- neska bati — 아가씨 (agassi);
- gizakiaren izena + 씨 (ssi) edo gizakiaren lanpostua + 님 (nim);
- gizakiaren deitura + 선생 (zonzeng, «jaun») + 님 (ним).
Ezkontideek elkar 당신 (tangsin) hitzaz deitzen dute.
«Jaunak» — 여러분 (jorobun).
Lexikoa
Herrialde bietako hizkuntzaren lexikoa ez da berdina. Hitz batzuk Ipar edo Hego Korean bakarrik erabiltzen dira.
Maileguei dagokionez, gaur egungo koreeraren lexikoaren % 60 gutxi gorabehera txineratik hartutako hitzak dira: adibidez, 시간 [ɕʰiɡa̠n] «denbora, ordu», hanjaz: 時間 = 時 («denbora») + 間 («tarte»). Horri Sino-Korean words deritzo ingelesez. Ipar Korean errusieratiko mailegu gehiago daude eta Hego Korean, aldiz, ingelesetikoak bereziki; oro har, Ipar Koreako hizkuntzan mailegu gutxiago daude.
Hizketaren estiloak
Koreerak hizketa-estilo ezberdinak ditu, egoeraren arabera erabiltzekoak; horregatik hitzek ohiko eta begirunezko aldaerak dituzte:
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads