Legatz

arrain familia From Wikipedia, the free encyclopedia

Legatz
Remove ads

Legatzak (Merlucciidae) Gadiformes ordenako familia bat da. Arrain hauek, ur gazian, Atlantikoko ekialdean, Ozeano Barean eta Mediterraneoan bizi dira.[1] Oso preziatuak dira sukaldaritzan (adibidez, legatz kokotsak).

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Merluccius gayi gayi Ozeano Barean
Remove ads

Izenak

Izen zientifikoa latinetik datorkio: maris (itsasoa) + lucius (pika, lantza forma), duen forma mehe eta zorrotzagatik[2]. Bizkaian lebatz diote.[3] 500-800 gr bitarteko legatzak karioka du izena.

Anatomia

Legatz arruntak 80 zentimetrorainoko gorputz luzexka du, bizkarralde arre-grisaxka, albo eta sabel zilarreztatuak, eta aho handi eta beltza. Bi hegats ditu bizkarrean, Lyconodes azpidibisiokoek izan ezik, hauek bakarra dutelarik. Kokotsean ez dute biboterik, aho handia muturrean eta V formako zubia buruaren goikaldean. Ezkatak, txikiak eta zikloide-formakoak dira. Hortzak ditu masail-hezurraren aurrealdean, espezie gehienek hortz horiek zorrotzak edukita[4].

Remove ads

Habitata eta bizi-forma

Plataforma kontinentalean eta ezponda kontinentalaren goikaldean bizi diren harrapakariak dira. Espezieetako batzuk, arrain bankuetan bizitzeko oihtura dute[5].

Taxonomia

Azpidibisioak:[6] Lyconodes
Lyconus
Macruronus
Merluccius
Steindachneria
(sinonimoa: Macruronidae)

Remove ads

Banaketa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads