Lemoatxa
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lemoatxa edo Gantzabal mendia Lemoan dagoen mendia da, 363 metroko altuera du.[1] San Antolini dedikatutako baseliza bat eta gurutzea daude tontorraren aldean. Gantzabal du izena gailu nagusia, eta inguruetan Aspunta edo Pardomendi (363 m) eta Banorreta (305 m) puntak ere badaude, Lemoatxako mendilerroaren barruan denak ere.
Bertako porlan enpresak 1920ko hamarkadatik egindako ustiapenak kalte handiak eragin ditu mendiaren beheko aldean.
Remove ads
Abiapuntuak
Bertara hegoaldetik igo daiteke, Lemoatik (45 minutu), edo iparraldetik, Zornotza eta Galdakao arteko mugan dagoen Kortederra auzotik (45 minutu).

Gerra Zibilean
Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi hau beraganatzeko, estrategikoki oso garrantzitsua zelako Bilbo okupatu ahal izateko bando nazionalerako, Bilboko Burdin Hesia apurtzeko. 1937ko maiatzaren erdialdetik errepublikarrek eta nazionalek tartekatu zuten posizioaren jabetza, ekainaren 15ean altxatutakoak garaile atera ziren arte. 2 egun geroago hiriburua euren gain hartu zuten.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads