Leonidak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Leonidak
Remove ads

Leonidak urtero azaroaren 15-21 bitartean gertatzen den ozar-izarra da; 33 urtetik behin intentsitate handiagoz gertatzen da, meteoro-ekaitzak sortuz: orduko mila meteoro baino gehiago (100.000 ere kontatu izan dituzte, 1966. urtean).

Datu azkarrak Behaketa, Gorputz-gurasoa ...
Thumb
2009ko Leonida meteoro bat

Tempel-Tuttle kometa 1865. urtean aurkitu zuten; eta 33,2 urteko orbita-periodoa dauka. Kometa horren partikulek atmosferara iristerakoan sortzen duten argi-fenomenoak dira Leonidak. Aldikako aktibitate handiagoa kometaren orbitako hautsa ez dagoelako guztiz homogeneoki banatuta gertatzen da. Leonidak, urte arruntetan, orduko hamar-hamabost meteoro inguru izaten dira.

Meteoroek kolore gorrixka izaten dute, eta atzeko estela kolore berdekoa izaten da; oso azkarrak dira, segundo bakan batzuetan ikusi ahal izaten dira.

Informazio gehiago Ozar-izarrak ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads