LibreOffice Writer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
LibreOffice Writer LibreOffice software paketearen osagai libre eta kode irekiko testu-prozesadore bat da, eta OpenOffice.org Writerren moldaketa da. Testu-prozesaketa mota da, Microsoft Worden eta Corelen WordPerfecten antzekoa, eta zenbait ezaugarri antzekoak dituzte.[1][2]
GNU Lesser General Public License v3 lizentzia erabili da LibreOffice Writer argitaratzeko.[3]
LibreOffice suite paketearen antzera, Writer plataforma ezberdinetan erabiltzeko aukera dago: Linux, FreeBSD, Mac OS X eta Microsoft Windows plataformetarako.
Remove ads
Ezaugarriak
Writer hainbat formatutan dokumentuak irekitzeko eta gordetzeko gai da, Open Document Format 1.2 Hedatua (ODT da bere formatu lehenetsia), Microsoft Word's DOC, DOCX, RTF eta XHTML formatuak barne.[4]
Writer ezaugarri ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez, hitz bat sartzean hitzaren amaitzea iragarriko du mekanismo baten bidez idatziz. Horrez gain, PDF formatuan esportatzeko gaitasuna du.[4]
Ezaugarriak honakoak dira:[5]
- Txantiloiak eta estiloak.
- Ortografia-eta gramatika-egiaztatzaileak. (Hunspell)[5][6]
- Hitzen eta karaktereen zenbaketa.[7]
- Orrialde-diseinurako metodoak, baita barne-markorako, zutabeetarako eta tauletarako ere.
- Grafikoak, kalkulu-orriak, eta beste objektuak txertatzea edo lotzea.
- Marrazketa-tresnak.
- Java testu errendatzea jatorrizko testuarekin ordezkatu da eta horrek asko hobetzen du irakurgarritasuna.[8][9]
- Lehengo Javako elkarrizketa-koadroak jatorrizko testua errazago batekin ordezkatu dira.[10]
- Oin-orri lerroak estilo eta kolore ezberdinak eskaintzen ditu. Horrek, bateragarritasuna hobetu du LibreOfficen, baita ODFn ere.[8]
- Master dokumentuak: dokumentu bilduma bat dokumentu bakar batean batzeko.
- Aldatu errebisatzean.
- PDF fitxategiak inportatzeko eta editatzeko gaitasuna.[11]
- Fitxategien bateragarritasuna Microsoft Wordekiko edo OpenOfficekiko nabarmen hobetu da.[10]
- Datu-basearen integrazioa, datu-base bibliografikoa barne.
- PDF formatura esportatu, orri-markatzailea barne.
- MailMerge[12]
- Ekuazio-editorea (LibreOffice Math)[13]
- UNO API bidez scriptak eta urrunetik kontrolatzeko ahalmena.
- Indexatzea.
- Autozuzenketa.
- Autosaketa.
- Ez-segidako elementuak Gehitzeko Modua.[14]
Remove ads
Oharra historia
LibreOffice Writer bertsioak:
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads