LibreWolf
web arakatzaile librea, kode irekikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
LibreWolf Firefoxen fork librea eta kode irekikoa da, eta pribatutasuna eta segurtasuna ditu ardatz.[1][2][3] MPL 2.0 lizentziapean argitaratzen da.[4]
Remove ads
Garapena
LibreWolf Linux sistema eragileetarako merkaturatu zuten hasiera batean, 2020ko martxoaren 7an.[5] LibreWolf proiektuaren helburua Firefoxen bertsioa sortzea zen pribatutasunari garrantzi berezia emanez.[6] Urtebete geroago, Windowserako komunitateak mantendutako bertsio bat kaleratu zuten, handik gutxira macOS sistema eragilearentzako bertsio bat ere plazaratu zuten.[7][8] AppImage eramangarri baten bidez instala daiteke edo Microsoft Store eta Windows Package Manager bidez ere bai.[9][10]
Remove ads
Ezaugarriak
LibreWolf-ek ez du telemetria edo autoeguneraketa barne hartzen eta Pocket bezalako ezaugarri batzuk desgaituta daude.[11][12][13] Ez du onartzen publizitate mota bat diren esponsorizaturiko edo babesturiko lasterbiderik.
Besterik adierazi ezean, LibreWolf-ek cookieak eta erabiltzailearen historia ezabatzen ditu nabigatzailea itxita dagoenean, baina funtzio hori desgaitu egin daiteke.[14][15][16] LinuxSecurityk adierazi zuenez, baliteke LibreWolfek ez izatea erabat bateragarria webgune batzuekin (webgune horiek ezinbestean cookieak erabiltzera behartzen dutelako erabiltzailea eta antzeko beste zenbait arrazoi tartean).[15]
PrivacyTests.org webgunearen arabera, LibreWolf-ek, Tor Browser-ekin batera (Firefox nabigatzailearen beste fork bat), beste nabigatzaileekin alderatuta, pribatutasun babes handia erakusten zuen.[17][18]
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads