Lidia Sem

hizkuntzalari eta etnografo errusiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Lidia Ivanovna Sem[1] (jaiotzez Guliaieva; errusieraz: Лидия Ивановна Сем (Гуляева); Rytxkovo, 1926ko abuztuaren 17aSan Petersburgo, 2006ko azaroaren 19a) sobietar-errusiar hizkuntzalari eta etnografoa izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Lidia Guliaieva 1926ko abuztuaren 17an jaio zen Rytxkovo herrian, Jaroslavl hiritik gertu. 1953an Leningradeko Estatu Unibertsitateko Ekialdeko Ikasketetako Fakultatean graduatu zen, Mantxuriar Ikasketetan espezializatuz. Juri Sem etnografoarekin ezkondu ondoren, harekin Ekialde Urrunera joan zen, hasieran Khabarovskera eta gero Vladivostokera.[2] 1957an alaba bat izan zuen, Tatiana, etnografo eta historialari bihurtu zena.[3]

1954tik 1978ra arte, Sobietar Batasuneko Zientzien Akademiako Ekialde Urruneko Sukurtsaleko Historia eta Arkeologia Saileko ikertzailea izan zen, eta 1971tik, Ekialde Urruneko Herrien Historia, Arkeologia eta Etnografia Institutuko filologia sektoreko burua. Nanai etnia aztertu zuen, besteak beste. Nanaieraren Bikingo dialektoa deskribatu zuen eta 1960an hautagai-tesia defendatu zuen gai horri buruz.[4][5]

1978tik 2002ra, Leningradeko Pedagogia Institutuko Iparraldeko Herrien Fakultatean irakatsi zuen, Altaitar Hizkuntzen eta Irakaskuntza Metodoen Sailean. Nanai, ultxi, orok eta udege herriei, haien hizkuntzei eta folkloreari buruzko klaseak eta altaitar ikasketei buruzko hitzaldiak eman zituen.[4][6]

2006ko azaroaren 19an hil zen San Petersburgon, eta Bolxeokhtinskoie hilerrian hobiratuta dago.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads