Liher
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Liher, 2015ean Donostian eraturiko rock musika taldea da.
Remove ads
Kideak
- Lide Hernando Muñoz, ahotsa, gitarra
- Iñigo Etxarri Sistiaga, gitarra, koruak
- Joshka Natke Míguez, baxua, koroak
- Ander Berzosa Etxeberria, bateria
Ibilbidea
2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) bildu ziren Liher izenaren azpian.
2016an Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten; eta, 2018an, Tenpluak erre, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Ia 100 kontzertu eskaini zituen taldeak bigarren lan luzea aurkezten, bai Euskal Herrian, baita espainiar estatuan eta Europako hainbat herrialdetan ere.
2020an Hemen herensugeak daude disko kontzeptuala kaleratu zuten, genero-indarkeriak kolpaturiko emakume baten bizipenak ardatz hartuz.[1]
2021ean Eta hutsa zen helmuga diska plazaratu zuten. 2023ko irailean "etenaldi luze bat" egingo zutela iragarri zuten.[2] 2024ko martxoaren 2an eskaini zuten azken kontzertua, Donostian.[3]
Remove ads
Diskografia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
