Lide Hernando
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lide Hernando Muñoz (Donostia, Gipuzkoa, 1991) abeslaria eta gitarra-jotzailea da. Liher rock taldeko abeslari izan ostean, Bele izeneko bakarlari proiektua abiatu zuen. Emakumezkoek osatutako Ispirit gospel taldean ere badabil.[1] 2024 eta 2025ean zehar Fermin Muguruzaren 40 urteko birarekin arituko da[2].
Remove ads
Ibilbide
2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) biltzen dira Liher izenaren azpian.
2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[3] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.[4][5]
2023an bere lehen eleberria den Izotz ura argitaratu zuen.[6]
Popa, soula, funkya...musika estiloak ere lantzen ditu. "Oilo ipurdia" singlearekin egin zuen debuta.[7]
2023an Bele bakarkako proiektua abiatu zuen.[8]
2024an Herrari disko luzea atera zuen.[9]
2025an Muturrez Zerura bigarren albuma argitaratu zuen.[10][11]
Remove ads
Diskografia
Liher
Bele (bakarka)
- Herrari (Bidean Produkzioak, 2024)[17]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
