Limografo
Mimeografo sinplea, esku-rollo bat erabiliz tinta txantiloian zehar bultzatzen duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Limografoa edo vietnamita[1] mimeografo sinple bat da, eskuz eginiko presioarekin tinta txantiloi baten zehar bultzatuz paperean inprimatzeko.
Historia

1876ean limografo bat patentatu zuen Thomas Alva Edisonek, Albert Blake Dick-ek ekoitzi zuena "Mimeograph" izen komertzialarekin.[2][3]
1885ean, Maurice Eyquem-ek limografo bat ekoitzi zuen, "Limographe Eyquem" izenarekin saldu zena urte askoan.[4][5]
1920ko hamarkadatik aurrera, Célestin Freinet irakasleak bere metodo pedagogikoa garatu zuen, ikasleek eginiko inprimatze lanei garrantzi handia emanez. Horretarako, besteak beste limografia teknika berreskuratu zuen.[6]
1950eko hamarkadan, gailuaren presioa automatizatzeko saioak egin ziren.[7]
1960ko hamarkadan, Freineten teoriak ikastetxeetan zabaldu ziren, eta horrekin limografoen erabilpen pedagogiko eta praktikoa.[8][9][10]
Limografoak eskuz egitea nahikoa erraza denez, mugimendu iraultzaile eta kontrakultural askok[11] egin eta erabili zituzten beraien argitalpenak zabaltzeko.[12] Hain zuzen ere, aldi horri ingelesez Mimeo Revolution esaten zaio; urte horietakoa da vietnamita izena ere, gailua Vietnamgo gerraren testuinguruan erabili baitzen.[13][14][15]
Remove ads
Ezaugarriak

Limografoa modu erraz eta merkea da testu baten kopiak egiteko. Normalean, testuak idazteko makina batekin prestatzen ziren: tintadun xingola kentzen zitzaion, eta txantiloi baten gainean idazten zen. Txantiloi hau paper berezia zen, zuntzak eta argizariarekin egina.[9] Idazteko makinaren metalezko letrek jotzean zulatu egiten zuten, tinta pasatzeko moduan. Txantiloi horren gainean tintaz bustitako rollo edo oihal bat aplikatuz, beste aldeko orri zuria inprimatzen zen.[12] Kopiak banan-banan egiten ziren txantiloiak zirauen artean. Izan ere, prozesu honetan txantiloia pixkanaka higatzen zen, eta hori gertatzen zenean beste bat egin behar izaten zen, testu osoa berriro idatziz.[16][17]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
