Lome

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lome
Remove ads

Lome[1] (frantsesez: Lomé) Togoko hiriburua da. 2012an, 837.437 biztanle zituen. Gineako Golkoan dago, eta Togoko industria, merkataritza eta administrazio gune garrantzitsuena da.

Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...

1898an, Togoland Alemaniako kolonia zenean, hiriburu izendatu eta garatzen hasi zen. Lehen Mundu Gerran Frantziak eta Britainia Handiak konkistatu ondoren, 1922an Frantziaren kontrolpean geratu zen, 1960an Togok independentzia lortu zuen arte. Ordutik aurrera ere, hiriburua da. 1975ean, Europar Batasunaren eta 46 herrialde afrikarren arteko goi batzarra bertan egin zen, gai ekonomiko eta finantzieroez.

Remove ads

Historia

Lome ewe herriak sortu zuen XVIII. mendean, eta herrixka bat izan zen 1882ra arte, non merkataritza gune garrantzitsu bihurtu zen urte hartan Chico eta Octaviano Olympio anai afro-brasildarrak iritsi zirenean, A. eta F. Swanzy merkataritza konpainia britainiarra ordezkatuz. Lekua ingelesezko Bey Beach izenarekin ezagutzen zen garai hartan.

1880ko hamarkadaren erdialdetik, Togo Alemaniako Inperioko lurralde kolonialaren parte izan zen, Togolandia izenarekin, eta han, 1897an, administrazio kolonialaren egoitza Lomera eraman zuten. Hiriko alde zaharrean oraindik Alemaniako Togoko kolonia garaiko eraikinak daude, esaterako gobernadorearen jauregia edo katedral neogotikoa.

Lehen Mundu Gerraren ostean, Togo Nazioen Elkarteak hartu zuen bere gain, eta zati handi bat Frantziari esleitu zitzaion (hor geratu zen Lome) eta zati txikiago bat Britainia Handiari agintaldi gisa.

Togoko Errepublika independentea 1960an aldarrikaturik, estatu burujabe baten hiriburu bilakatu zen Lome.

1975ean, Lome izan zen Europako Ekonomia Erkidegoaren (EEE orduan, 1993tik EB) eta Afrika, Pazifikoa eta Karibeko estatuen (AKOP estatuak) arteko itun garrantzitsuenetako bat negoziatzeko lekua. Lomeko Hitzarmena esaten zaio hari ondorioz.

Remove ads

Ekonomia

Kafea, kokoak eta bestelako materialak esportatzeko Togoko gune garrantzitsuena da. Petrolio findegi bat du, eta Togo osoan Interneteko konexioak dituen leku bakarra da.

Togoko unibertsitatea eta aireportua ere berttan daude.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Lome), Hila ...
Remove ads

Demografia

Informazio gehiago Bilakaera demografikoa ...
Remove ads

Herri eta hiri senidetuak

Lome ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Lomeko auzoak

  • Ablogamé
  • Bè-Kpota
  • Akodésséwa
  • Togo 2000
  • Segbe
  • Agbalépédogan
  • Agoe
  • Adawlato
  • Amoutiévé
  • Dékon
  • Forever
  • Kodjoviakopé
  • Noukafou
  • Nyékonakpoè
  • Oae
  • Residence du Benin
  • Super Tako
  • Tokoin
  • Hédjranawoé
  • Adidogomé
  • Zongo
  • Kegué
  • Totsi
  • Agoe-Assiyéyé
  • Lom'nava
  • Gbényedji
  • Bè-Chateau
  • Assigamé
  • Souza-Nétimé

Lometar ezagunak

  • Emmanuel Adebayor, futbolaria
  • Kangni Alem, idazlea
  • Gnimdéwa Atakpama, kazetaria
  • Christiane Akoua Ekué, idazlea
  • Emmanuel Kavi, artista
  • King Mensah, musikaria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads