Lot
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lot (okzitanieraz Òlt, ɔt ahoskatua;), Frantziako Okzitania eskualdeko departamendua (46 zk.). Prefektura Cahors hirian dago, eta mugakide ditu Corrèze, Cantal, Aveyron, Tarn eta Garona, Lot eta Garona eta Dordoina departamenduak.
- Artikulu hau Frantziako departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lot (argipena)».
Lot ibaiak ematen dio izena.


Remove ads
Klima
Loteko erdialdeko eskualdean, kontrako bi klima-motek egiten dute topo: batetik, iparraldetik, mendialdeko klima heltzen da, Massif central mendigunearen hurbiltasuna dela medio; hegoaldetik, berriz, klima epelagoa dator, Akitaniako arroaren eta Garona haranaren eraginez.
Turismoa
Jarduera ekonomiko nagusia turismoa da Loten.
Leize eta haitzulo ugari daude, eta horma-artea ere ikusgai izaten da batzuetan. Oso ezagunak dira, adibidez, La grotte du Pech Merle (Cabrerets) eta Le gouffre de Padirac.
Departamenduaren hego-mendebaldea, Lot harana, mahastizaintza-tradizioa duen Frantziako eskualde zaharrenetako bat da. Horren erakusgarri dira Cahors sor-markako ardoak.
Autoire, Loubressac, Saint-Cirq-Lapopie eta Carennac Frantziako herri politenen zerrendan sailkatuta daude. Frantziako probintziako lekuen artean, Rocamadourrek jasotzen du bisitari gehien, Le Mont-Saint-Michelen atzetik.
Figeacen, Champollion Museoa dago, non Rosetta harriaren erreprodukzio erraldoi bat ikus baitaiteke.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads