Frantziako departamendu

From Wikipedia, the free encyclopedia

Frantziako departamendu
Remove ads

Departamendua Frantziako banaketa administratibo bat da, udalerria baino zabalagoa eta eskualdea baino txikiagoa. Frantzia 101 departamendutan banatuta dago; horietatik 96 Metropolitar Frantziakoak dira, eta gainerako 5ak, Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeetakoak.

Thumb
Frantziako 101 departamenduen mapa.

Departamenduen banaketa 1789eko abenduaren 22an sortu zen, 1789ko Frantziako Konstituzio Batzarraren erabakiz, antzinako Frantziako probintziak ordezteko. Antolamendu administratibo horren diseinua Emmanuel-Joseph Sieyèsi egotzi zitzaion. Egungo 101 departamenduak 2011ko martxoaren 31n eratu ziren.

Departamendu bakoitzaren burua prefeta da.

Remove ads

Antolaketa

Departamendua tokiko kolektibitate deszentralizatua ere bada, Kontseilu Orokorrak gidatua eta sei urterako hautapen unibertsal zuzenaz aukeratua.

Departamenduak eskualdeetan taldekatuta daude eta barrutietan (arrondissements) zatituta; azken horiek kantonamendu eta udalerrietan zatituta daude.

Departamenduak

Informazio gehiago INSEE kodea, Armarria ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads