Loures
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Loures Lisboako barrutian kokatuta dagoen hiria da, hiriburuaren iparraldean. 199.494 biztanlerekin (2011) Portugalgo laugarren hiri handiena da.
Remove ads
Historia
Hainbat castro zeltiar aurkitu dira Louresen. Erromatarren garaian mendialdea utzi eta azpiko lautada emankorrak populatu ziren. Louresko parrokiaren lehen aipamena 1118 urtekoa da. Nekazal jarduera zuen eremua zen, batez ere uhazak landatzen ziren, eta merkataritza txiki bat ere bazen.
1178 urtean mairuen taldeak antolatzen ari zirela ikusita Antso I.ak Loures konkistatu zuen zaldun tenplarioen laguntzarekin eta hauek bertan ezarri zuten egoitza. 1311an Tenpluko ordena deuseztua izan zen Portugalen eta Kristoren ordenaren esku gelditu zen Loures.
Lisboa 1599an izurriteak hartu zuenean familia aberatsek Louresera alde egin zuten aire osasuntsuagoaren bila. Amabirjinaren irudia ekarri zuten hiriburtik eta Nossa Senhora da Saúde (Osasunaren Andre Maria) eliza eraiki zuten. 1832 eta 1834 artean kolera izurritea izan zen eta honi aurre egiteko amabirjinaren irudiarekin prozesioak egin zituzten biztanleek.
Louresko udalerria Lisboatik banatu eta 1886an sortu zen.
Remove ads
Banaketa administratiboa
Parrokiak
- Apelação
- Bobadela
- Bucelas
- Camarate
- Fanhões
- Frielas
- Loures
- Lousa
- Moscavide
- Portela
- Prior Velho
- Sacavém
- Santa Iria de Azóia
- Santo Antão do Tojal
- Santo António dos Cavaleiros
- São João da Talha
- São Julião do Tojal
- Unhos
Demografia
Ondasun nabarmenak
- Igreja Matriz de Loures
- Grandella-Montachique ospitalearen hondarrak
Iruditegia
- Louresko udaletxea.
- Igreja Matriz de Loures.
- Justizia jauregia.
- Louresko lorategiak.
- Grandella-Montachique ospitalearen hondarrak.
Hiri senidetuak
Armamar (Portugal)
Maio (Cabo Verde) (Cabo Verde)
Matola (Mozambike)
Diu uhartea (India)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

