Lucina

jaiotzaren eta erditzearen jainkosa edo jainkosen epitetoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Lucina (latines Lucina, Lukina ahoskatua) Antzinako Erromako jainkosa edo Diana eta Junoren epitetoak ziren. "Argia ematen duena" zen, hau da, erditzean laguntzen zuena. Latinezko lux, argia da.

Maila altuko emakume bat seme batez erditzen zenean, lectisternium[oh 1] bat atontzen zuen etxearen atrioan. [1][2]

Etruriar jatorriko erromatar mitologiako jainkosa zen (etruriar mitologian, Thalna jainkosari dagokio, erditzearen jainkosa eta Tiniaren jainkoaren emaztea zena, Jupiterri zegokion jainkoen errege etruriarra. Thalna etruriar irudi erlijiosoetan gazte eder bat bezala irudikatzen zen eta ispilu etruskoetan agertzen da askotan, non eszena mitologikoak grabatu ohi ziren.[3]

Lucina izena edo epitetoa latinezko lux, lucis, "argia"-rekin lotuta egon zitekeen, eta, epiteto moduan Juno eta Dianari gehitzen zitzaizkionean, bi jainkosak Ilargiaren argiarekin lotzen zituen, ilargiaren zikloak emakumeen ugalkortasunaren jarraipena egiteko eta haurdunaldiaren iraupena neurtzeko erabiltzen baitziren. Junoren apaizek Juno Covella epitetoaz deitzen zioten ilberrian.[4] Pliniok, beste interpretazio bat eman zuen, beretzat, Lucina izena, lucus ("zuhaizti") hitzetik zetorren, Eskilinon, geroago Junori eskainitako tenplua egon zen tokian, Lotus zuhaitz mitikoez osatutako zuhaizti bat egon omen zelako.[5]

Remove ads

Oharrak

  1. jainko eta jaikoentzako otoruntza

Erreferentziak

Iturri klasikoak

Bibliografia osagarria

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads