Junon

From Wikipedia, the free encyclopedia

Junon
Remove ads

Junon[1] (latinez: Iūno, ˈjuːno ahoskatua) antzinako Erromako erlijioan jainkosarik nagusienetariko bat izan zen eta Jupiter eta Minervarekin batera garai klasikoetako Kapitolioko hirukoa osatzen zuen eta Estatuaren kontseilaria eta babeslea zen.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

Hera greziar jainkosaren baliokidetzat hartzen da maiz, interpretatio graeca-ri esker. Heraren eragina jaso zuen eta baita etruskoen Uni-rena, eta Erromako emakumeak zaintzen zituela esaten zen.[2] Berari kontsakratutako animalia, Heraren kasuan bezala, pauma zen.[3]

Erromako eta Erromatar Inperioko jainkosa zaindari bezala, Juno, Regina ("erregina") deitua izan zen, eta Kapitolioko Hirukoaren (Juno Capitolina) kide izan zen, Erromako Kapitolio muinoan zentratua, Jupiter eta Minervarekin batera.

Junok erromatarren artean batzuetan zuen gerlari izaera janzkeran islatzen da. Sarritan erakusten zuten armatuta eta ahuntz-larruzko kapa jantzita. Gerra itxura honen irudikapen tradizionala, Atenea jainkosa greziarrarengandik asimilatua izan zen, hark ahuntz larru bat edo ahuntz larruzko ezkutu bat baitzeraman, Egis (Egida) izenekoa.

Baina, gehienetan, Junon, buruan diadema duela agertzen da askotan, Hera bezala. Berez, greziar eraginpeko erromatar probintzeitan, inperioaen ekiladen, alegia, Junon eta Hera erabat nahstatua zeuden.

Remove ads

Etimologia

Juno izena, garai batean, Iove (Jove) hitzarekin lotuta zegoela uste izan zen, jatorriz, Diuno eta Diove bezala, *Diovana izeneik.[4] Nahiz eta etimologia horrek oraindik babesa apur izan, geroago, iuven-etik deribazio bat proposatu zen (latinez iuvenis, "gaztaroa" esan nahi du), forma laburtu baten bidez (iūnix, "txahala" edo "bigantxa" eta iūnior, "gazteagoa"). Etimologia hori oso onartua izan zen Georg Wissowak germaniar filologoak berretsi zuenean.[5]

Iuuen- latinezko aevum eta grezierazko aion (αἰών) -ekin erlazionatzen da indoeuropar erro komun baten bidez, bizi-energiaren edo "garai emankorraren" kontzeptuari erreferentzia egiten diona.[6] Inskripzio batzuetan Jupiter berari Iuuntus izena ematen zaio, eta Jupiterren epitetoetako bat Ioviste da, iuu- erroa erabiltzen duen forma superlatibo bat,[7] "gazteena" esan nahi duena. Bestalde, eta tradizioaren arabera, Iuventas, "Gaztetasuna" jainkosa, Kapitoliotik irteteari "uko egin" zioten bi jainkoetako bat izan zen, Jupiter Kapitolinoko tenplu berriak, jada, beste jainkoen tenpluek okupatzen zuten leku berean eraiki nahi baitzuten erromatarrek, eta horrek, Kapitoliotik beste jainkoak kentzea eskatzen zuen.[8]

Remove ads

Genealogia

Saturno eta Opsen alaba, Jupiterren arreba eta emaztea zen, eta, seme-alaba hauen ama:, Marte, Vulkano, eta iturriaren arabera, Bellona, Lucina eta Juventas.

Jatorria

Junon ez zen beti Jupiterren emaztetzat hartua izan. Marcel Renard etruakologo eta latinista baelgiarrak Junonio bezala deskribatutako Janorekin alderatu zuen.[9] Jupiter eta Junok osatutako bikotea, beranduago sortu zen, erromatarrek greziar panteoiko bikote subiranoaren irudira antzeratu nahi izan zutenean, horrek, Juno, Heraren eraginpean, ezkontzaren jainkosa bihurtu bide zuelarik.[10]

Bere izenak gaztetasunaren eta bizi-indarraren ideia gogorarazten du:[11] iuuen- ak (iuuenis) gizakia bere bizi-indarra bere gorenean dagoen unean dagoela esan nahi du.[12] Bere izenaren esanahiagatik, Juno gaztaroko jainkosa izan zitekeen jatorrian.[13] Jean Haudry indeeuropera hizkuntetan espezializattuako hizkuntzalariak Aurora (egunsenti) indoeuropara iksuten du bere izenean, eta zehazkiago, bizitzaren buru den eta aberastasuna dakarren Aurora gaztetzat.[14]

Beste batzuentzat, jatorrian, eta tradizio erromatarrean, ilargi-zikloa ere pertsonifikatzen du[15].

Epitetoak

Junonek hainbat epiteto izan zituen:

  • Interduca (‘emaztegaia ezkontzara eramaten duena’)
  • Domiduca (‘emaztegaia bere etxe berrira eramaten duena’)
  • Cinxia (‘emaztegaiaren gerrikoa askatzen duena’)
  • Regina (‘erregina’)
  • Moneta (‘ondarearen babeslea’)
  • Lucina (‘umeak erditzen dituena’)
  • Lucetia (‘argia ekartzen duena’)
  • Pomona (‘frutarena’).
  • Pronuba (‘emagina’).
  • Ossipagina (‘hezurrak indartzen dituena’)
  • Quiritis edo Curto Curitis (lantzaduna)
  • Martialis (Marteren ama, militarra)
  • Sospita ("salbatzailea")
  • Sororia (femeninoa, pubertaroaren jainkosa (Dumézil 1987: 66 n.1)
Remove ads

Funtzioak

Thumb
Ahuntz adarrak eta belarriek dituen emakume baten buruaren itxura duen K.a. 500 - 475. Mota honi Junon Sospita motakoa dela esaten da. Louvre museoa.

Erroma klasikoan, jainko-jainkosen erregina zen, zeruko eta lurreko andrea eta erreinuen eta inperioen babeslea. Haren presentzia ez zen inoiz falta jaiotzetan eta ezkontzetan, eta babes berezia ematen zien emazte bertutetsuei[16]. Erregetasuna beraren irudia da, eta gaztetasunarekin, eta horren bidez, soldaduekin. Hasieren erregina ere bada, eta horrek Janorekin lotzen du.

Iuno Sororia

Bere funtzio nagusietako baten arabera, Junonek, Iuno Sororia gazteriaren jainkosa bezala, neska gazteen hastapena gainbegiratzen zuen, etorkizuneko ama gisa betetzen zuen eginkizuna eta neskatila izateari utzi eta gazte ezkongai izatera pasatzen deneko unean parte hartzen zuen.[17]

Bizi-indarraren jainkosa gisa, bere ekintza onuragarria lurraren fruituetara hedatzen du. Ekainean, latinez bere izena zeraman hilabetea (mensis Iunii), uzta biltzeko erritual ugari daude. Abelgorriek eta ahuntzek ere zeregin garrantzitsua dute beren kultuan.[18]

Argiaren jainkosa ere badela uste dute batzuk[19].

Erromatar gizon bakoitza, jaioetzen zen momentututik, jeinu bat ziaten zuen bera babesteko. Neskek eta emkumeek ez zuten halakorik, baina Junon egiten zuen futnzio hori.

Iuno Moneta

Jean Haudry Indoeuropar hizkuntzetako hizkuntzalari frantsesaren arabera, Iunon Monetaren forman, aberastasunak banatzen dituen antzinako «jainkosa lepokodun» baten garapena da. Lepoa, aurreko garai historikoan erabiltzen zen torkea litzateka, jakina baita, torkeak, txanpon moduan erabili zirela. Horregatik, Hundryren esanetan, K.a. 390. urtean galiarren senoiek Erroma erasotu zutenen, zeharka inplikatuta egon zen orduan, erreskate bat ordaindu baizen. Garai hartakoa da bere tenpluaren eraikuntza. Ovidioren esanetan, Marko Furio Camilo tribunoak eraiki arazi zuen Manliok galiarrak uxatu ondoren, tribunoak Manlioren etxearen lekuan tenplua eraikitzea agindu baitzuen. Erromatarrek moneta-lantegi bat ezarri zuten tenplu honen ondoan, eta bertan monetaren lanak zuzentzen zituen.[20] Hau ez da ordea, iturri kalsikoetan eta jainkosaren epiteto horren inguruko azalpen gehienetan agertzen dena, Moneta, "ohartarazten duena" hitzekin itzultzen baita.

Horrela, txanpontze lanak gainbegiratzen zituen.

Txanponetan

Iuno Regina izena idatzita duten txanpon erromatar askok Junon zutik irudikatzen dute, batzuetan burua estalita, esku batekin lantza bati eutsiz eta bestearekin patera batekin sakrifikatuz, beste batzuetan indioilar bat oinetan duela. Beste batzuek, Ivno Victrix iorudikatzen da, "Juno garaile" bat erakusten dute, kasko bat buruan jarrita eta lantza bati eusten, ezkutu batekin eta batzuetan oinetan gatibu bat duela.

Thumb
Juno Lanuvina edo juno Sospita: buraun kaskoa du, ahuntz larrua, lantza, eskutua eta putnadun oinetakoak.[21]

Juno Regina

Regina eman bide zitzaion Jupiterren emaztea zelako, jainkoen eta gizakien erregea zena. Tanponetan gertzen denena, izen horrekin idatzita, serie inperialeko txanponetan, agertzen den irudia emakume bat da, zutik edo eserita, beloa jantzita, eskuineko eskuan patera bat duela, eta ezkerrekoan, berriz, lantza bat, zehazki "hasta pura" motakoa, edo, agian, zetro bat; eta sarritan haren ondoan pauma dago, hari eskainitako hegaztia, Hera greziar jainkosari kopiatua.[22]

Remove ads

Irudia eta atributoak

Eskultore batzuek tronu batean eserita irudikatu dute, bere kopetan diadema bat eta bere eskuan urrezko zetroa izanik. Bere oinetan indioilar bat edo gehiago agertzen dira. Batzuetan, bi indioilar ere ikusten dira gurdia arrastatzen, eta, haren atzean, ortzadarraren kolore desberdinak zabaltzen ditu Irisek[16].

Buruan eta soinean, ahuntz larrua jantzita, eta eskuan lantza daramala irudikatzen da Juno Sospitaren kasuan.

Remove ads

Pasarte mitologikoak

Thumb
Prometeo gizakia sortzen. Haitzurdinezko IV. mendeko erromatar sarkofagoa. Juno ikus daiteke erdialdean, Merkuriori zerbait eskaintzen giza arima baten truke. Museo archeologico nazionale di Napoli.

Jupiterrekin agertzen den ia pasarte guztietan emazte jeloskor eta mendekatzaile gisa agertzen da, Heraren izera kopiatuz. Kontuan izan behar da erromatar jainko-jainkosek ez dutela apenas mitologiarik, hau da, ez dira mitoetako pertsonaiak, eta funtzio horretan agertzen badira, greziar mito baten moldaketan izango da ziurrenik, edo bestela, Erromako sorrera eta lehen urteetako historia historiko-mitikoetako pasarteetan, non Errepublikako erromatarrek azaltzen zuten gertakari jakin baten bidez, zeragatik egiten zituzten erritu konkretu batzuk edo eraiki zuten monumentu ezagun bat eta euren hiria nola sortu zen.

Greziar mitoak

Erromatar kondaira sasi-historikoak

  • Horatii eta Curiatiien legenda eta Sororium tigillum delako egurrezko arkua.
  • Kapitolinoko antzarak eta galiarren inbasioa.
  • Eneas eta Cartago.
Remove ads

Gurtza

Thumb
Junoren edo emakume apaiz baten brontzezko estatua txikia. Lyongo Arte Ederren Museoa. K.o. I. mendea (?)

Aurrena Kirinalen eta gero Kapitolioan, Hirukoaren parte zen Jupiter eta Minervarekin batera. Juno Moneta ("Ohartarazten duen Juno", "Gogorarazten duen Juno" edo beste esanhiren bat) gisa beste tenplu batzuk ere bazituen, hala nola, Erromako Arx edo Zitadelan zegoen Juno Monetaren tenplua,[15] gorago azaldu den bezala.

Urtero martxoaren 1ean, martxoko Kalendetan, bere omenez emakumeek Matronalia izeneko jaiak ospatzen zituzten[23]. Uztailaren 7an, Nonas Caprotinas jaiek ere Junon zuten patroi. Latinez bere izena daraman ekaina (Iunius) ezkontzeko hilabeterik aproposena zen antzinako erromatarrentzat, batez ere kalendak.

Junon Janorekin Kalenda egunetan, egutegi erromatarreko hilabete bakoitzeko lehen egunean gogoratzen zen eta haie esakinia zen egun hori. Hastapenetan eta trantsizioetan buru den jainkoaren lana errazten zuen, daukan bizi-indarrari esker. Hortik dator Jano eta Junoren arteko lankidetza eraginkorra, paraleloan lan egiten baitute hilabete batetik hurrengo hilabeterako trantsizioa bultzatzeko, hau da, ilberriaren jaiotza zoriontsua,[24].[25] Horrek azaltzen du Junori egindako ia kultu guztien urteurrenak zergatik erortzen diren hilabeteetako 1ean: Iuno Sospita otsailaren 1ean, Iuno Lucina martxoaren 1ean, Iuno Moneta ekainaren 1ean, Iuno Regina irailaren 1ean, Iuno Sororia urriaren 1ean eta Iuno Couella urteko hilabete bakoitzeko lehen egunean. Horrela, pontifex txikiak Calendak iragartzen dizkio Iuno Couellari, ilberria ikusgai egiten den unean.[26]

Thumb
Iupiter Dolichenus eta Jino Regina. Vienako Kunsthistorisches Museum. II/III. mendea.
Remove ads

Juno Caelestis

Thumb
Juno Caelestisen tenplua Douggan, Tunisia.

Juno kultu garrantzitsu izan zuen Afrikako iparraldean, non Tanit jainkosa indigenarekin identifikatu eta bat egin zuen.

Juno Caelestisen tenplua, Juno Caelestis hiriko jainkosa babesleari eskainia, Kartagoko monumentu eraiki handienetako bat izan zen, eta leku sakratu bihurtu zen Afrikako iparraldeko eta Hispaniako erromesentzat. Erromatar Inperioko leku santu handienetako bat izan zen.[27] Erromatar inperioko leku santurik handiena zen bere garaian.

Antzinaro ondorengo artean. Iruditegia

Remove ads

Erreferentzia

Kanpo estekak

Bibliografia osagarria

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads