Ludus latrunculorum

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ludus latrunculorum
Remove ads

Ludus latrunculorum (euskaraz: «bidelapurren jokoa»), latrunculi edo latrones (euskaraz: «bidelapurra») erromatarren taula-joko bat zen. Esaten da dama edo xakearen antzekoa zela, taktika militarren jokoa ere badelako.

Thumb
Berritze modernoa Künzingeko Quintana arkeologia-museoan

Badirudi erromatar "lapurren jokoa" Peteia izeneko beste greziar batetik datorrela, baina badirudi Egipton duela jatorria. Izan ere, zenbait monumentutan, zenbait peoi koadrikulatan banatutako taula baten gainean mugitzen diren gizabanakoak ageri dira.

Erroman, hasieran, soldaduen jokoa bezala ezagutzen zen, latro edo latrunculi hitzak antzinako latinean mertzenarioak izendatzeko adierak baitziren. Hala ere, Zizeronen garaian hitz horiek erabiltzen ziren arlote eta lapurrak izendatzeko. Une hartan, peoiak, milites (soldadu) edo bellatores (gudariak) izendatzen hasiko dira.[1] Ez dakigu nola jokatzen zuten zehazki, baina bai gutxi gora behera nola izango zen.[2]

Thumb
Ludus latrunculorum Complutum-en (Espainia).

Varronek De Lingua Latina bere lanaren hamargarren liburukian jokoa aipatzen du.[3]

Arkeologoek harrizko taula-jokoak aurkitu dituzte, adibidez, Vindolandan.[4][5]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads