Luis Ocaña

txirrindulari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Luis Ocaña
Remove ads

Jesús Luis Ocaña Pernía (Priego, Cuenca, Espainia, 1945eko ekainaren 9a - Mont-de-Marsan, Frantzia, 1994ko maiatzaren 19a) espainiar txirrindulari ospetsua izan zen. 1973an Frantziako Tourrean garaipena lortu zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Txirrindularitzaren historiako txirrindulari onenetako bat izan zen Ocaña, 1970eko hamarraldian Eddy Merckxi itzala egin zion bakarra. Mendiko probetan nabarmendu zen, baina ez zen atzean geratzen erlojuaren aurkako probetan, edo ibilbide lauetan. Bere txirrindulari karreran, 1967 eta 1977 bitartean, 110 garaipen lortu zituen.

Remove ads

Biografia

1969ko Midi Libre izan zuen lehen garaipen aipagarria.

1970ean Espainiako Itzulia, Kataluniako Itzulia, eta Baracchi proba irabazi zituen.

1971ko Frantziako Itzulian, Eddy Merckxi aurrea hartu ondoren mendiko proba guztietan (honekiko 7 minutu t'erdi inguruko abantaila zuen), erori egin zen Col de Menteko jaitsieran eta bertan behar utzi behar izan zuen lasterketa, garaipena eskura zuenean.

1973an, Euskal Herriko eta Frantziako itzuliak, bigarren hori alde handiz, gainera (bigarrenari, Theveneti, ia 16 minutu atera baitzizkion).

1974an hirugarren izan zen munduko txapelketan.

Espainiako Itzulian bigarren izan zen 1969, 1973 eta 1976 urteetan, eta hirugarren 1971n.

Azken urte horretan, Nazioen Sari Nagusia irabazi zuen.

1994. urtean bere buruaz beste egin zuen, depresio baten ondorioz, arazo ekonomikoak eta C hepatitis jasan ondoren.

Remove ads

Palmaresa

1965

1966

1967

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

Remove ads

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Informazio gehiago Itzuli Handia ...
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads