Luleå
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Luleå ([ˈlʉːlɛo] ahoskatua; Luleko samieraz: Luleju) Suediako iparraldeko udalerria da, Norrbottengo konderriko hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 75.966 biztanle ditu. Lule ibaia bertan itsasoratzen da.
Remove ads
Historia
Hiri eskubideak Gustavo II.a Adolfo erregeak eman zizkion 1621 urtean. Hasiera batean Gammelstad dagoen lekuan sortu zen baina glaziazio ondorengo isostasiaren eraginez lurra altxatzen ari denez kaiak sakontasuna galdu zuen eta itsasontziek arazoak zituzten bertan sartzeko, ondorioz tokiz aldatu zuten herria 1649 urtean.
1805 urtean Luleå oraindik herri txikia zen, 947 biztanle baino ez zituen. 1865ean Norrbottengo konderriko hiriburu izendatu zuten eta industrializazioa ere hamarkada berean iritsi zenez hiria nabarmen hazi zen.
1887an sutea gertatu zen eta herriaren gehiengoa suntsitu zuen. 1893an katedral neogotiko berria altxatu zuten.
Remove ads
Ekonomia
XX mendean Malmbanan trenbidea eraiki zen mendialdetik Luleåra burdina ekarri eta bertako kaian ontziratzeko. 1971an Luleåko Teknologia Unibertsitate entzutetsua sortu zen. Gaur egun oraindik altzairugintza eta teknologietan oinarrituriko industria du.
Facebook konpainiak berak ere Luleå aukeratu zuen Estatu Batuetatik kanpoko lehenengo egoitza ezartzeko.
Klima
Remove ads
Kultura
Hainbat jaialdi ospatzen dira Luleån:
- Minus-30 festivalen: Martxoan.
- Luleå Hamnfestival: Uztailean.
- Musikens makt: Abuztuan.
Gizateriaren Ondarea
1996 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izen datu zuen Luleå sortu zeneko Gammelstad eliza-herrixka.
Kirolak
Hiru taldek jokatzen dute Suediako liga gorenean:
- Luleå Basket: Emakumezkoen saskibaloi taldea. Bi liga irabazi ditu.
- BC Luleå: Gizonezkoen saskibaloi taldea. Zazpi liga irabazi ditu.
- Luleå Hockey: Gizonezkoen izotz-hockey taldea. Liga bat eta Europako Txapelketa bat irabazi ditu.
Iruditegia
- Airetiko ikuspegia.
- Luleå Hamnfestival, hiriko kaialdean.
- Luleåko Teknologia Unibertsitatea.
- Bergnäsbron zubia Lule ibaiaren gainean.
- Kaialdea.
- Kale nagusia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

