Lurgorri-Gernika geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lurgorri-Gernika Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Gernika-Lumo udalerriko izen bereko auzoan dagoena. 1988an ireki zen, Gernikako hirigunearen zabalgune nagusi honi zerbitzu emateko, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geralekuak trenbide eta nasa bakarra ditu, eta markesinaz eta txarteldegiz hornituta dago. Kanpoan ordainpeko aparkaleku-plazak eta autobus geralekua dago.
Remove ads
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 13,578. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]
Kokapen geografikoari dagokionez, Iparragirre kalean zehar hedatzen da, Gernika-Lumo udalerriko Lurgorri auzoan.
Sarbideak
Geralekuak bi sarbide ditu, biak Iparragirre kalean eta kaleko kota berean.
Irisgarritasuna
Geltokira sarbidea | Iparragirre kalea z/g | ![]() |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | ![]() |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea | ![]() |
Lotuneak
Geralekuaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads