Luz Castro
informatikaria eta unibertsitateko irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Luz Castro Pena (Ferrol, Coruña, Galizia, 1972-) ingeniari informatikoa Imaxin Software enpresaren sortzaileetako bat eta Coruñako Unibertsitateko irakaslea da.
Remove ads
Egindako lanak
Coruñako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Fakultatean irakaslea da 2008tik Multimediaren Oinarriak gaian. Bide-jokozalea izanik bideo-jokoak ere sortu izan ditu eta aztertu izan du genero-rolak zelan azaltzen diren bideo-jokoetan.[1]

Galizian Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Imaxin Software enpresako sortzaileetako bat izan zen 1997an, eta enpresa horretan arduraduna da hizkuntza-aplikazioak eta joko serioak garatzen dituen sailean.[2] Imaxin Software enpresa honek 2006an itzulpen automatikoko OpenTrad sistema sortu zuen. Espainiar estatuko lau hizkuntza kontuan hartuta diseinatu zen: euskara, galiziera, gaztelania eta katalana. Gaur egun, 20 hizkuntza bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egin ditzake, eta asturiera ere sartu dute. Euskarari dagokionez, gaztelaniatik itzultzeko baino ezin da itzuli. Kode irekian eskuratu daitekeen OpenTrad itzulpen-sistema hau elkarlanean garatu zuen beste enpresa edo ikerketa-talde hauekin: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Vigoko Unibertsitateko Informatika-Hizkuntzalaritzako Mintegia, Alacanteko Unibertsitateko Transducens taldea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko TALP taldea, Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldea eta Elhuyar Fundazioarekin.
EGANET elkarteko lehendakariordea izan zen 2008tik 2010era. EGANET Internet eta teknologia berriak lantzen dituzten enpresen elkartea da Galizian.
IKTn dabiltzan Galiziako ekintzaileak dinamizatzen dituen LaconNetwork sarearen sortzaileetako bat izan zen 2010ean eta sustatzailea geroztik.
Remove ads
Sariak
- 2012ko Ada Byron saria. Galiziako Ingeniari Informatikoen Elkarte profesionalak emandakoa. [3] [4]
- 2009ko EGANET saria. Lan-giro hoberenarentzako saria, Imaxin Software bere enpresak jaso zuena.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
