M1 Abrams
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
M1 Abrams hirugarren belaunaldiko guda tanke nagusi bat da, Ameriketako Estatu Batuetako General Dynamics enpresak ekoitzia. Estatu Batuetako Armada eta Marineen Gorputza, eta Egipto, Kuwait, Saudi Arabia, Australia eta Ukrainako armadak dira erabiltzaile nagusiak. Izena Creighton Abrams jeneralaren omenez jaso zuen: Vietnamgo gerran, 1968tik 1972ra, estatubatuar gudarien komandante burua izan zen; eta 1972tik 1974ra, Estatu Batuetako Armadako Estatu Nagusiko burua. Ondo armatutako eta gogor blindaturiko ibilgailua da, gerra korazatu modernorako diseinatua.[1] M1 Abramsen ezaugarri nabarmenenak dira gas-turbina indartsu batean oinarritutako motor bat, blindaje konposatu sofistikatua, eta munizioak konpartimentu berezietan biltegiratzeko sistema berritzaile bat, eztanda gertatuz gero indarra kanporantz birbideratzen duena, tripulazioaren bizirauteko aukerak biderkatzearren. 68 tona inguruko pisuarekin, gaur egun zerbitzuan dagoen tanke astunenetako bat da.
AEBn sartu zen zerbitzuan, lehenik. 1980an, M60 Patton tankea ordeztu zuen.[2] M1 Abrams tankearen hiru bertsio nagusi garatu dituzte: M1, M1A1 eta M1A2. Bertsioetan aurrerago egin ahala, gero eta armamentu, babes eta elektronika hobeak dituzte.
Remove ads
Gudu erabilera
Golkoko gerra
Irakeko gerra
Irakeko Armada
Irakeko Armadak 2010 eta 2012. urteen artean AEBtik 140 M1A1 Abrams tanke jaso zituen, guztiak berriztuta. 2014an Estatu Islamikoaren kontra erabili zituzten Irakeko iparraldean. Hurrengo hiru hilabetetan, Iraken armadaren Abrams tankeen herena kaltetuta edo suntsituta zeuden edo Estatu Islamikoak hartu egin zuen, haiek erabiltzeko asmoz. Urte horretako abenduan, Irakeko armadak bakarrik zeuzkan 40 Abrams tanke, horregatik AEBk beste 175 tanke berri saldu zizkion Iraki. Kataeb Hezbola deitutako eta Iranek babestutako talde xiita irakiarrak M1 Abrams tankea erabiltzen zuela jakinarazi zuen. Gainera, propaganda egin zuen tankeak erakutsiz kamioiek garraiatzen zituztela Mosulgo guduan parte hartzeko. Gaur egun ez dakigu tanke horiek Estatu Islamikoari kendutako tankeak baziren edo iraken armadari kendutakoak.
Afganistango gerra (2001-2021)
Abrams tankeak ez dira oso erabilgarriak Afganistanen, baina Kanadak eta Danimarkak Leopard 1 tankeak eraldatu zituzten Afganistango hegoaldean erabili ahal izateko. 2010ean, AEBk 14 M1A1 Abrams tanke bidali zizkion Delta Konpainiari, Helmand eta Kandahar probintzietan egindako mugimenduetan parte hartzeko.
Bosniako eta Kosovoko gerrak
Bosniako gerran, NATO aliantzak M1 Abrams tankeak erabili zituen, Alemaniako Leopard 1 eta Ingalaterrako Challenger 1 eta 2 tankeekin batera. Ondoren, Kosovoko gerran, 1999an, NATOk berriro Bosnian erabilitako tankeak eta Frantziako Leclerc tankeak erabili zituen, «bakea bermatzeko».
Yemengo gerra zibila
2015ean, Saudi Arabiak M1A2 Abrams tankeak erabili zituen Yemengo gerra zibilean, huthien kontra borrokatzeko. Gainera, 2016ko abuztuan, AEBk eta Saudi Arabiak akordio bat egin zuten, zeinaren bidez AEBk 153 tanke berri salduko zizkion Saudi Arabiari. 153 tanke haietatik hogei Yemenen kontra galdutako tankeak ordezkatzeko ziren.
Errusia-Ukraina gerra
Remove ads
Ezaugarriak
Erabiltzaileak
Gaur egungo erabiltzaileak
🇺🇸 AEB
🇸🇦 Saudi Arabia: Saudi Arabiak dituen 373 Abrams tankeak M1A2S eredura eguneratuko dira.
🇦🇺 Australia: M1A1 AIM SA modeloko 59 tanke erosi zizkion AEBri 2006an, ordu arte erabilitako Leopard AS1 tankea ordezteko.
🇪🇬 Egipto: gaur egun, Egiptok M1A1 modeloko 1130 tanke ditu bere armadan.
🇮🇶 Irak
🇰🇼 Kuwait
🇲🇦 Maroko
🇺🇦 Ukraina: Ukrainako inbasioa dela eta, 2023an AEBk M1A1SA modeloko 31 tanke eman zizkion Ukrainari.[3] 2024ko urriaren 16an, Australiako Gobernuak iragarri zuen M1A1 modeloko 49 ale bidaliko zizkiola Ukrainari.[4] 2025eko martxoraino, ordu arte jasotako 31 M1 Abrams tankeetatik, baja egiaztatuak (baliteke egiaztatu gabeko baja gehiago ere izatea) 20 tanke dira: 9, errusiar indarrek suntsituak; 10, abandonatuak; eta 1, errusiar indarrek atzitua.[5]
Erabiltzaile posibleak, etorkizunean
🇧🇷 Brasil: NATOren kanpoko aliatu garrantzitsua denez, AEBk material ugari eskaini dio. Brasilek 110 edo 130 Abrams inguru lortu nahi ditu, bere Leopard 1V5 tankeak ordezteko.
🇬🇷 Grezia: AEBk 400 ale eskaini dizkio Greziari, eta baliteke haietatik 95-117 unitate inguru onartzea Greziako Gobernuak, Grezia egoera ekonomiko zailean den arren.
🇹🇼 Taiwan: M1A2T modeloko 40 ale jaso ditu 2024. urtea arte. Taiwanek, zaharkitutzat jotzen dituen CM-11 Brave Tiger eta M60A3 TTS tankeak ordezteko asmoz, guztira 108 M1A2T erosteko asmoa du; AEBk eta Taiwanek 2021ean sinatu zuten horretarako salerosketa kontratua.
Erabiltzaile ez bideragarriak
🇵🇪 Peru: 2013ko maiatzean, gobernuak M1A1 Abrams-a T-55 tankea ordezkatzeko lehiaketan parte hartzea aukeratu zuen. Hasieran, 120 edo 170 tanke erosi nahi zituzten. T-55a ordezkatzeko lehiaketan, Errusiako T-80U eta T-90S, Alemaniako Leopard 2A4 eta Leopard 2A6 eta Ukraniako T-84 Oplot diseinuak zeuden, baina urte horretako irailean bakarrik Errusiako eta Ukrainako diseinuak baino ez zituzten aukeratu. Azkenean, Peruk ez zituen T-55ak ordezkatu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
