Malgorra
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Malgorra, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Malgorra Iratiko oihanaren bihotzean kokaturiko mendia dugu. Zonalde honetako beste mendi anitzen antzera (Baltsazarra, Akerreria, Lizardoia...) Malgorra pagadi sarriz estalita dago. Zuhaitzak tontorreraino bertaraino iristen dira, eta oso ikuspegi mugatua besterik ez dugu izanen bertatik. Ohiko abiapuntuak (Elurretako Amaren baseliza, Koixtako aparkalekua, Abodiko eski etxea) nahiko urrun daude eta horrek are gehiago handitzen du mendi honen bakardadea. Inguruan bide markaturik egon arren, gomendagarria izaten da aldean GPS, bruxula, edo mapak eramatea, oihan itxuragabearen baitan nahiko erraza izaten baita bidea galtzea, bereziki lainoa sartuz gero.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
