Malgorra
Euskal Herriko mendiaMalgorra, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Malgorra Iratiko oihanaren bihotzean kokaturiko mendia dugu. Zonalde honetako beste mendi anitzen antzera Malgorra pagadi sarriz estalita dago. Zuhaitzak tontorreraino bertaraino iristen dira, eta oso ikuspegi mugatua besterik ez dugu izanen bertatik. Ohiko abiapuntuak nahiko urrun daude eta horrek are gehiago handitzen du mendi honen bakardadea. Inguruan bide markaturik egon arren, gomendagarria izaten da aldean GPS, bruxula, edo mapak eramatea, oihan itxuragabearen baitan nahiko erraza izaten baita bidea galtzea, bereziki lainoa sartuz gero.
Read article



