Mambo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mamboa musika genero eta dantza estilo bat da, jatorriz Kuban 1940ko hamarkadan garatua. Mambo hitzak, beste afro-amerikar jatorriko musika izen batzuek bezala (conga, milonga, bomba, tumba, sanba, semba, bamba, bamboula, tambo, tango, cumbé, cumbia eta candombe) Afrikar jatorria adierazten du, batez ere Kongoko Niger-Kongo hizkuntzetako maiztasun handiko mb, ng eta nd soinu konbinazioak direla eta. Swahiliz mambo hitzak "gauzak" esan nahi du. Oxford Online Dictionary hiztegian jasota dagoenez, mamboa Haitiko kreoleraz «vuduko apaiz emakumea» da.
Antonio Arcañoren "Arcaño y sus Maravillas" orkestrak idatzi zuen lehen aldiz hitza, Danzón baten sekzioa aipatzeko. 1910ean José Urfék montuno bat gehitu zion bere El Bombín de Barretto kantari. Inprobisazio moduko bat zen, danzón bati sarrera emateko erabiltzen zena. 1930eko hamarkadan Arcañoren taldeko musikariek vamos a mambear («mambea dezagun») zioten montuno mota horren amaierako inprobisazioari buruz hitz egiteko. 1938an Arcañoren cellista Orestes Lópezek sortu zuen mambo izeneko lehen danzóna. Son estiloa eta flauta inprobisazioak nahasten zituen.
Antonio Arcañok adierazi zuenez, mamboak honako hau jasotzen zuen: «Mamboa montuno sinkopatu mota bat da, kubatar herriaren xarma, informalitatea eta hitz jarioa duena. Piano-jotzaileak mamboa erasotzen du, flautak hartzen du eta inprobisatzen du, biolinak akorde erritmikoak egiten ditu geldialdi bikoitzekin, baxuak tumbao bat sartzen du, timbaleroak behiaren zintzarria jotzen du, güiroak maraka baten erritmoa jotzen du, tumba beharrezkoa da, tumbao horren baxua ziurtatzen duelako, eta tinbalak indartzen duelako.»
Remove ads
Mambo musikariak
- Pupi Campo
- Cachao López
- Orestes López
- Benny Moré
- Pérez Prado
- Tito Puente
- Xavier Cugat
- Machito
- Tito Rodriguez
- Bebo Valdes
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads