Candombe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Candombe afro-uruguaitar jatorriko kultura adierazpen bat da. Uruguaiko kulturan rol esanguratsua izan du azken berrehun urtean. UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial aitortuta dago. Argentinan eta Brasilen ere badira candomberen berezko adierazpenak, kolonia garaitik orain arte garatuak. Candomberen jatorria Afrikatik ekarritako esklaboengan dago. Berez, elementu erlijiosoen, musikalen eta dantzen fusioa da. Zenbait tokitan, oraindik ere, izaera erlijiosoari eusten dio; esaterako, Minas Geraisen.[1]
| Candombe1 | |
Jatorria garai kolonialean bilatu behar da. | |
| Mota | Kultura Ondare Immateriala |
| Erreferentzia | 00182 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Hego Amerika |
| Izen ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |



Remove ads
Jatorria
Candombea garai kolonialean sortu zen. Montevideoko portuan lehorreratzen ziren afrikar esklaboen kultura adierazpide nagusietako bat zen, komunikazio, dantza eta erlijio modutzat.
Candombe hitza lehen aldiz Isidoro de María idazlearen kronika batean agertu zen. Jatorria XVIII. mendearen amaieran du, Rio de la Platako erregeordetzan, gaur egun Argentina eta Uruguai den lurraldean. Jatorrian Kongoko erregeen koroatzearen pantomimatzat pentsatua, janzkeran eta zenbait irudi koreografikotan imitatuz, bantu erlijioaren eta erlijio katolikoaren elementuak batu zituen. Nahiz eta gaur egungo Angolan jatorria izan, handik, XVII eta XVIII. mendeetan, Hego Amerikara eraman zuten Kongoko, Anziqua, Nyongoko, Luangoko eta beste erresuma batzuetako esklabotzat saldu zituzten pertsonek, nagusiki portugaldarrak ziren esklabo tratularien bitartez. Candombeko kultur eramaileek berek kolonizatu zituzten Brasil (batez ere Salvador de Bahia inguruan), Kuba eta Rio de la Plata (Buenos Aires eta Montevideo hiriburuak barne). Eskualde horiek jarraitu zituzten prozesu ezberdinek jatorrizko enbor komuna banatu zuten, distantzian senidetutako erritmo ezberdinak sortuz. Aipatzekoa da hasieratik dantzarien dantzetan ez zutela beren nagusiekiko imitaziorik egiten: festa-egunetako jantziak kulturaren erlijio-egunak ospatzeko erabiltzen zituzten.
Ikertzaile askok uste dute antzinako candombea, landa milongaren garapenaren bidez, tangoaren sorreran funtsezko osagaia dela. Horrela, milonga, candombe eta tangoak afrikar sustrai beretik zetorren hiruki musikal bat osatuko zuten, baina bilakaera desberdinekin.
Remove ads
Musika tresnak
Perkusiozko tresnak erabiltzen dira batez ere. Horrela, Uruguaiko candombean, gaur egun hiru danbor mota erabiltzen dira: chico, repique eta piano, tonu altuenetik baxueneraino ordenatuak.
Beste musika tresna batzuekin nahasten dira: gitarra, pianoa, eta abar.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
